Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

HOT WATER

otsaila 17 / 19:00

8€

Hot Water satira da, etxetresnen teknikari bat munstro nola bihurtzen den kontatzen duena. Sebastianen bizitzaren pasarte batzuk kontatzen ditu lanak, sistema eta figura autoritario legitimo eta ez- legitimoekin dituen topaketetan fokua jarriz. Erasotutako giza kondizioari buruz eta zapaltzaileen intransigentziak beregan sortzen dituen ondorio larriei buruzko lana da Hot Water. Edalontziko ura isuri araziko duen azken tantak gure protagonista munstro bilakatuko du, eta guk aurkitzen dugun ziegara eramango du.

 

Fitxa artistikoa

  • Egilea eta antzezlea: Unai Lopez de Armentia
  • Zuzendaritza: Hannah Frances Whelan
  • Koreografia: Garazi Lopez de Armentia
  • Musika: Sammy Metcalfe (Sleepwalk Collective)
  • Argiztapena: Danel Ibisate

 

[/box]

Ikuskizunaren fitxa

  • Mota: antzerkia
  • Publikoa: helduak
  • Iraupena: 40 min

Sarrerak: 8
%20ko deskontua Kultura Kreaktiboa txartelarekin.
%10eko deskontua izango dute: Gazte txartela eta langabezi txartela dutenak, 65 urtetik gorakoak eta familia ugaria direnak, Euskal Aktoreen Batasunako kideak; Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteko kideak, Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteko Kideak eta Euskadiko Musikari Elkartua-ko kideak, Udal Antzerki Tailerreko ikasle eta irakasleak, eta Errenteria Musikaleko ikasle eta irakasleak.

j
Sarreren salmenta:

→ Online: http://bibe.me/eventos?filter=Errenteria&date=

→ Niessengo harrera bulegoan

→ Ikuskizun egunean, leihatilan ordubete lehenago.

+ ATARIAN
Ikuskizunen ostean artistekin solasaldi bat izateko aukera. Une berezi bat, ardo kopa batekin lagunduta. Animatzen al zara?

TAULARTEAN PROGRAMA

 

 

 

Xehetasunak

Data:
otsaila 17
Ordua:
19:00
Prezioa:
8€
Kategoria Ekitaldi:

Antolatzaile

Errenteriako Udala