Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Igantziko eta inguruetako saroiak. IRTEERA GIDATUA.

urria 17 / 10:00 - 13:30

|Recurring Ekitaldi (See all)

One event on 2020-10-24 at 10:00am

Doan

Errenteriako 700. urteurrenean, Aldura mendiaren magalean (Aiako Harriko Parke Naturala eta Kontserbazio Bereziko Eremua, Natura 2000 Sarea), Erdi Aroan sortutako Igantziko saroia ezagutzeko aukera izango dugu pertsona adituen eskutik. Saroiak abereak biltzeko lurralde-egiturak eta baso-ustiapenerako eremu garrantzitsuak ziren, batez ere landare-ikatza ekoizteko. Haien kokapena, eraikuntza megalitikoen ondoan maiz, bat dator abereen transhumantzia-guneekin.

Ibilitako distantzia guztira: 6 km (Igantziko artamugarria ikusi eta Aldura mendiari buelta eman). Zailtasuna: erraza. Nornahik egiteko moduko ibilaldia da, baina hiru orduz ibili behar da. Oinetako egokiak eramatea ezinbestekoa da.

Noiz:

urriak 17, 10:00etan (euskaraz). Iraupena: 3 ordu (euskaraz).

urriak 24, 10:00etan (gazteleraz). Iraupena: 3 ordu.

Non:

Susperregi jatetxea (irteera-amaiera gunea). Listorretatik. Aldura Gunea Aldea, 62, 20100 Errenteria

Informazioa eta erreserbak: ekimen hauetan parte hartzeko beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea. 10 pertsona gehienez talde bakoitzeko, gida barne. Gutxieneko adina: 14 urte.

Oarsoaldea Turismo Bulegoa / 943 494 521/ turismoa@oarsoaldea.eus

Xehetasunak

Data:
urria 17
Ordua:
10:00 - 13:30
Prezioa:
Doan
Kategoria Ekitaldi:

Antolatzaile

Errenteriako Udala