Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

IKIMILIKILIKIK (Marie De Jongh)

martxoa 5 / 18:00

3€

“SORGINEI SEKULAKO BELDURRA NIEN UMETAN, NOLA IRUDIKATUKO NUKEEN BA NI NEU URTEEN JOANEAN SORGIN BIHURTUKO NINTZELA

Sinopsia

Ekhi, umetan, hamaika arrazoigatik beldurtzen zen, baina baziren bi gauza guztien gainetik beldur izugarria eragiten ziotenak: norbait babesgabe dagoela ikusteak eta Sorginek, mendi tontor bateko etxola zaharkitu batean bizi ziren emakume bakarti eta maltzurrek.

Ekhi, maite zuen armiarmatxoa salbatzeagatik, beldur ugari gainditzen joan zen.
Hala kontatzen digu Ekhik berak, urteek aurrera egin ahala “sorgin” bihurtu den emakume
edadetuak.

Istorioa

“TXIRRISTI MIRRISTI, GERRENA PLAT, OLIO ZOPA, KIKILI SALDA, URRUP, EDAN EDO KLIK, IKIMILIKILIKLIK”…

Halaxe deitzen da Marie de Jongh taldekook prestatzen ari garen proiektu Berria.

Izan ere, gure proiektuaren lehen protagonista sorginei sekulako beldurra zien baina, denborarekin, “sorgin” bihurtu den neskato/emakume bat da.

Bigarren protagonista, berriz, hitza da. Marie de Jonghen ibilbidean ez dugu hitzik erabili. Betiere mutu jardun dugu. Oraingo honetan, ordea, istorioak hala eskatzen duelako, edo hobe esanda, kontatzeko modurik egokiena hitza erabiliz izango dela jakinik, hura baliatzea deliberatu dugu.
Erronka polita, bada, salda berean hitza, sorgin keri eta tasunak sartzea.

Eta, zer da partekatu nahi dugun hori? Beldurraren inguruko hausnarketa bat partekatu nahi dugu, bere izaera zikiratzaileaz, gure erabakien gainean duen botere gupidagabea; baina, aldi berean, gure identitatearen parte ere badena eta nola jakin behar dugun harekin bizitzen.

  • Egile eta zuzendaria: Jokin Oregi
  • Jokalariak: Ana Meabe / Leire Omeñaca / Juana Palacios, Maitane Sarralde
  • Musika: Adrián García de los Ojos
  • Jantziak: Rosa Solé
  • Arreglos Vestuario: Nati Ortiz de Zárate
  • Argiztapena: Javi Kandela
  • Eszenografia eraikuntza: Collider Film Solutions. Koop.
  • Atrezzoa: Javier Tirado
  • Efektuak: Joseba Uribarri
  • Argazkiak: Pío Ortiz de Pinedo
  • Kartelaren disenua: Ane Pikaza
  • Produkzio exekutiboa: Pío Ortiz de Pinedo
  • Produkzio laguntzailea: Nagore Navarro
  • Ekoizpena: Compañía Marie de Jongh
  • Eskerrak: Mayda Zabala, Getari Etxegarai y Eneritz Zeberio

 

Ikuskizunaren fitxa

  • Mota: Antzerkia
  • Publikoa: Familiarteakoa
  • Hizkuntza: Euskara

Sarrerak: 8 €

  •  %20ko deskontua Kultura Kreaktiboa txartelarekin.
  •  %10eko deskontua izango dute: Gazte txartela eta langabezi txartela dutenak, 65 urtetik gorakoak eta familia ugaria direnak, Euskal Aktoreen Batasunako kideak; Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteko kideak, Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteko Kideak eta Euskadiko Musikari Elkartua-ko kideak, Udal Antzerki Tailerreko ikasle eta irakasleak, eta Errenteria Musikaleko ikasle eta irakasleak.

Sarreren salmenta:

  • Online: https://bibe.me
  • Niessengo harrera bulegoan honako ordutegian:-Astelehenetik ostiralera: 10:00 – 13:00 eta 17:00 – 20:00
  • Ikuskizunaren egunean, leihatilan ordubete lehenago, sarrerik gelditzen bada.

OHARRAK

  • Eserleku egokitua behar izanez gero, faborez kulturakreaktiboa@errenteria.eus helbidera idatzi, edo deitu 943449634 telefonora.
  • Sarrera deskontuarekin erosteko ezinbestekoa izango da kulturakreaktiboko bazkide txartela ikuskizunaren egunean eramatea.
  • Pertsona bakoitzak gehienez 4 sarrera erosi ditzazke.
  • Ahal den neurrian papera ekiditen saiatuko gara, mugikorrean deskargatzea nahikoa izango da ikuskizunaz gozatu ahal izateko, saiatu ez inprimatzen.
  •  Ate irekiera: ikuskizuna hasi baino 30 minutu lehenago.Sartzeko ilaran pilaketak sahiestuko dira eta segurtasun distantzia mantendu. – Gel hidroalkoholikoa: Ikuskizuna izango den espaziora sartzerakoan erabili nahi duenarentzat eskuragai egongo da.
  • Ikuskizuna izango den espaziora sartuta, antolatzaileek adierazitako eserlekuan kokatuko da publikoa.
  • Behin emanaldia amaitzerakoan, eserlekuan itxarongo dugu, berriro ere errespetuz eta jendearen arteko segurtasun distantzia mantenduz atera ahal izateko.

FAMILI ARTEAN

 

Xehetasunak

Data:
martxoa 5
Ordua:
18:00
Prezioa:
3€
Ekitaldi kategoria:
,

Antolatzaile

Errenteriako Udala