Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Kirol Legez / Fair Play (Kukai Dantza) ESTRENALDIA

uztaila 3 / 22:00

Doan

Errealaren enkargu batetatik sortzen den ikuskizuna. Baloiaren edota dantzarien jauziak. Urratsak eta golak. Oholtza eta soropila. Futbola eta dantza. Joku zelaia eszenatoki bihurtzen da eta eszenatokia joku zelaia da. Errespetua, ahalegina, talde lana, umiltasuna… aldagela zein kamerino bateko oinarri dira, antzoki zein estadio batekoak. Kirolean eta artean. Jokalariak eta jokulariak. Euren gorputz, ahalegin, balore eta taldearen bitartez beren testuinguruarekin batzen dira komunitatearen eta identitatearen parte bilakatuz.

http://kukai.info/wp-content/themes/bridge-child/video/FAIR%20PLAY-Teaser.mp4

 

Fitxa artistikoa

  • Jatorrizko ideia eta koreografia: Jon Maya Sein
  • Dantzariak: Alain Maya, Ibon Huarte, Izar Aizpuru, Leire Otamendi, Urko Mitxelena
  • Zuzeneko DJa: Zigor Lanpre DZ
  • Jantziak: Iraia Oiartzabal Argiztapena: David Bernués
  • Kudeaketa taldea: Doltza Oar-Arteta eta Nagore Martínez
  • Konpainia: Kukai Dantza

Ikuskizunaren fitxa

  • Mota: Dantza
  • Publikoa: Famili artekoa (haurrak 3urtetik aurrera)
  • Hizkuntza: Hitzik gabe
  • Iraupena: 45’
OHARRAK
Gonbidapen sarrera beharrezkoa da.
Eguraldi txarra bada,  Beraungo frontoian izango da.
GONBIDAPENAK
  • Ikuskizunetarako sarrera doakoa izango da baina gonbidapena hartu behar da aldez aurretik. Gonbidapenak uztailaren 1ean, goizeko 10:00etan jarriko dira eskuragarri.
  • Non?
      • ONLINE: https://bibe.me
        (Agortu arte edo ikuskizunaren egunera arte)
      • Niessen Kulturguneko Harreran (sarreren %20a)
        (agortu arte edo uztailaren 2ko 12:00ak arte)
  • Pertsona bakoitzak gehienez 4 gonbidapen hartu ditzazke.
  • Ahal den neurrian papera ekiditen saiatuko gara, mugikorrean deskargatzea nahikoa izango da ikuskizunaz gozatu ahal izateko, saiatu ez inprimatzen.
EKITALDIAN:
  • Ate irekiera: ikuskizuna hasi baino 30 minutu lehenago.
  • Sartzeko ilaran pilaketak sahiestuko dira eta segurtasun distantzia mantendu.
  • Gel hidroalkoholikoa: Ikuskizuna izango den espaziora sartzerakoan erabili nahi duenarentzat eskuragai egongo da.
  • Ikuskizuna izango den espaziora sartuta, antolatzaileek adierazitako eserlekuan kokatuko da publikoa.
  • Aulkiak elkartzea: aulkiak 1,5 metrotako distantziarekin kokatuak egongo dira publikoarentzat.
  • Behin emanaldia amaitzerakoan, eserlekuan itxarongo dugu, berriro ere errespetuz eta jendearen arteko segurtasun distantzia mantenduz atera ahal izateko.

 

UDA PROGRAMAZIOA: KALE IKUSKIZUNA

 

 

 

Xehetasunak

Data:
uztaila 3
Ordua:
22:00
Prezioa:
Doan
Kategoria Ekitaldi:

Antolatzaile

Errenteriako Udala