Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Liburu aurkezpena: Itzalen Dama eta Patxi Bakallu. Herri margotua

1 abendua / 18:00

Doan

Laino Zuri Handiaren Lurraldean iluntasuna da nagusi; Tawhirimatea zeruetako jainkoa haserre dago, eta laino beltz eta ekaitzekin estali du eguzkia. Herri margotua erabat abailduta dago, baina gure protagonisten etorrerak piztu die itxaropenaren sugarra; Patxi Bakalluk badaki non bizi den haka dantzek aipatzen duten gizon iletsua; antzinako garai ilunetan eguzkia berriro distirarazi zuen gizatzar kementsua. Gure basoen zaindaria. Basajaun. Horretarako, Itzalen Dama, Patxi Bakallu eta Kamaka Portutxora etorriko dira, eta bertan Kotte Zaharra ipuin kontalaria eta Xaxi gazte misteriotsua batuko zaizkie oihanerako bidean.

Itzalen Dama eta Patxi Bakallu fantasiazko kontakizuna da, itsas abenturarekin oso lotua. Euskal Herriko eta munduko beste herrietako mitologien arteko lotura egiten duen magiaz betetako istorioa

Liburua aurkezten Urtzi Leonet Santa Cruz (idazlea) eta Iñaki G. Holgado (ilustratzailea) eta Aitor Azurki (aurkezpenaren gidaria) izango dira.

 

Xehetasunak

Data:
1 abendua
Ordua:
18:00
Prezioa:
Doan
Ekitaldi kategoria:
,