Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Lubaki lainotsua. BERTAN BEHERA

1 maiatza / 19:00

8€

Izen gabeko gerraren lubaki batean, soldadu beterano bat dago, bakar bakarrik, beste sasoi bateko gerlaria; baldintzarik gabeko militantzia eta diziplina zorrotzekoa. Aspaldi ez dago, ez batailarik ezta etsairik ere,….dana bare-bare dagoela dirudi. Irla bateko naufrago baten antzera, espazio eta denboraren gatibu.

Bat-batean, zorioneko (edo zoritxarreko) egun batean, postari gazte baten eskutik iritsitako gutun batek soldaduaren mundua hankaz gora jarriko du. Gutun horrek bakoitzaren onena eta txarrena azaleratuko du, maitasuna, heriotza, bildurrak, gupidea, gorrotoa, frustrazinoak… belaunaldien arteko talkea sortuz.

DATU OROKORRAK:

HIZKUNTZA: euskaraz

DIZIPLINA: antzerkia

IRAUPENA: 70 min

INFORMAZIO OSOA:

LUBAKI LAINOTSUA ikuskizunaren sortze-prozesuaren inguruko dokumental laburra. 2021.

Atx teatroa 

SARREREN SALMENTA

  • Online: sarrerak.errenteria.eus

  • Lekuona Fabrikan (astelehenetik ostiralera 09:00 – 20:00 / larunbatak 09:00 – 14:30)

  • Ikuskizunaren egunean, leihatilan ordubete lehenago, beti ere sarrerak agortu ez badira

DESKONTUAK

  • Kultura Kreaktiboa

Kultura kreaktibo bidezko bazkideek %20ko deskontua dute sarrera prezioan. Deskontua aplikatu ahal izateko Kultura Kreaktibo txartela erakutsiko da sarreran.

  • Beste kolektiboak:

%10eko deskontua izango dute: Gazte txartela eta langabezi txartela dutenak, 65 urtetik gorakoak eta familia ugaria direnak, Euskal Aktoreen Batasunako kideak; Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteko kideak, Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteko Kideak eta Euskadiko Musikari Elkartua-ko kideak, Udal Antzerki Tailerreko ikasle eta irakasleak, eta Errenteria Musikaleko ikasle eta irakasleak.

Xehetasunak

Data:
1 maiatza
Ordua:
19:00
Prezioa:
8€
Ekitaldi kategoria:
,
Webgunea:
https://atxteatroa.eus/lubakilainotsua/

Antolatzaile

Errenteriako Udala