Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Quequéren bakarrizketa: “Malditas canciones”

2016-11-12 / 22:30

10€

Aurten Errenteriako Film Laburren Jaialdiaren hogeita batgarren edizioa ospatuko da azaroaren 10etik 13ra bitartean. Jaialdiaren lehenengo hiru egunetan hautatutako lanak proiektatuko dira Niessen Zinemetan arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Eta jaialdia amaitzeko, azaroaren 13an, igandea, arratsaldeko 18:00etan sari banaketako ekitaldia burutuko da Niessen Kulturgunean.

Jaialdiaren eremuan eta berauen osagarri gisa “Malditas canciones” izeneko bakarrizketa saioa programatu da. Saioaren protagonista Quequé aktore ezaguna izango da. Bakarrizketa larunbatean izango da Niessen Kulturgunean gaueko 22:30etan eta sarrerak salgai daude jada 10€tan.

Sarrerak: 10 €
–   %20ko deskontua Kultura Kreaktiboa txartelarekin.
– %10eko deskontua izango dute: Gazte txartela eta langabezi txartela dutenak, 65 urtetik gorakoak eta familia ugaria direnak, Euskal Aktoreen Batasunako kideak; Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteko kideak, Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteko Kideak eta Euskadiko Musikari Elkartua-ko kideak, Udal Antzerki Tailerreko ikasle eta irakasleak, eta Errenteria Musikaleko ikasle eta irakasleak.

Sarreren salmenta: Niessengo harrera bulegoan honako ordutegian,
– Astelehena 17:00etatik 20:00etara
– Asteartetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara
– Larunbata 10:00etatik 13:00etara.

Ikuskizun egunean, leihatilan ordubete lehenago.

ESKURATU KULTURA KREAKTIBOA TXARTELA

Xehetasunak

Data:
2016-11-12
Ordua:
22:30
Prezioa:
10€
Kategoria Ekitaldi:
Webgunea:
http://film.errenteria.eus