Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Musikoterapia saioak. BERTAN BEHERA

15 urtarrila / 10:00 - 12:30

BERTAN BEHERA

Orereta Ikastolak Musikoterapiako bi saio antolatu ditu herriko familientzat.

2020an jaiotako haurrei eta euren gurasoei zuzendutako bi jardunaldi izango dira urtarrilaren 15ean, 10:00etan eta 11:30ean.

Musikak haurrarengan zein helduentzat dituen onurak kontuan hartuta, Orereta Ikastolak  Musikoterapiako bi saio antolatu ditu urtarrilaren 15ean, goizeko 10:00etan eta 11:30ean, Esmalteriako eraikinean, aurten bi urte beteko dituzten haurrentzat zein euren guraso edo tutore legalentzat. Aran eta Esti Mujika Tolaretxipi musikoterapeuten eskutik izango da.

Komunikazioarekin, erlazioarekin, ikaskuntzarekin, mugimenduarekin, espresioarekin eta beste hainbat helburu terapeutiko nabarmenekin lotutako prozesuan parte hartzea bultzatzen du Musikoterapiak, behar mental, fisiko, emozional, sozial eta kognitiboak asetzeko helburuarekin. Haurrengan berebiziko garrantzia duten ezaugarriak dira, eta horregatik Orereta Ikastolak herritarrei terapia hau ezagutzeko eta honek sor ditzakeen onurez jabetzeko aukera paregabe hau eskaini nahi dio.


Musikoterapiaren onurak Musikoterapiaren bidez, haurraren alde kognitibo, soziala, emozionala eta motriza garatzen laguntzen da, eta baita haurraren berezko gaitasunak garatu eta nortasunaren oinarriak indartzen lagundu ere.

Proposatutako bi saio hauetan parte hartu ahal izateko izen eman behar da oreretaikastola.eus webgunean. Plazak mugatuak dira.

Informazio gehiagorako:
Kizkitza Larretxea
klarretxea@oreretaikastola.eus
943 52 03 97 / 696 289 141

Xehetasunak

Data:
15 urtarrila
Ordua:
10:00 - 12:30
Ekitaldi kategoria:
, ,

Antolatzaile

Orereta Ikastola