Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

O! (Elirale)

2020-12-18 / 18:30

|Recurring Ekitaldi (See all)

One event on 2020-12-18 at 18:30

3€

O! dantza garaikide bakarkako bat da, non dantzariak kantatzen eta musika jotzen duen. Sorkuntza-prozesuan den bakar-saio honek miresgarritasun arloa jorratu nahi du, mugimendua, bere itzalak eta bere argien bitartez. Itsaso zabalean harri bat altxatu eta, handitasun horretan, izaki ñimiño bat aurkitu du, Mirespen hori lortzeko, Pantxika Telleria koreografoak bere lana edukitzaile batetan babestu nahi du. Hurbiltasun horretan, 3 urtetik gorako ikusleak dantza hunkitzen, dantza dastatzen ahalko du.

Fitxa artistikoa

  • Dantzari musikaria : Oihan Indart
  • Koreografoa : Pantxika Telleria
  • Musika : Thierry Biscary
  • Teknikari zuzendaria : Franck Girodo
  • Argiztapena : Javi Ulla
  • Jauntziak : Karine Prins
  • Osagarriak : Annie Onchalo
  • Ekoizpen administratzailea : Guilhem Boudières

Ikuskizunaren fitxa

  • Mota: Dantza
  • Publikoa: Famili artekoa (haurrak 3urtetik aurrera)
  • Hizkuntza: euskara

SARREREN INGURUKO INFORMAZIO GARRANTZITSUA

Ikuslegoa ezenatokian jarriko den karpa baten azpian izango da. Bizikidetza unitateen arabera eseriko da. Gutxi gora behera 30- 40 lagun izanik emanaldi bakoitzeko gehienezko aforoa..
Sarrerak presentzialki salduko dira KULTURGUNEKO harreran, astelehenetik ostiralera 10:00-13:00 eta 17:00-20:00 ordutegian. Eta egunean, beti ere sarrerak gelditzen badira, Takila  irekiko da emanaldi bakoitza baino ordubete lehenago.

Sarrerak: 3
%20ko deskontua Kultura Kreaktiboa txartelarekin.
%10eko deskontua izango dute: Gazte txartela eta langabezi txartela dutenak, 65 urtetik gorakoak eta familia ugaria direnak, Euskal Aktoreen Batasunako kideak; Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteko kideak, Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteko Kideak eta Euskadiko Musikari Elkartua-ko kideak, Udal Antzerki Tailerreko ikasle eta irakasleak, eta Errenteria Musikaleko ikasle eta irakasleak.

j

Sarreren salmenta:

  • Niessengo harrera bulegoan honako ordutegian

-Astelehenetik ostiralera: 10:00 – 13:00 eta 17:00 – 20:00

  • Ikuskizunaren egunean, leihatilan ordubete lehenago.

OHARRAK

  •  Pertsona bakoitzak gehienez 4 sarrera erosi ditzazke.
  • Ahal den neurrian papera ekiditen saiatuko gara, mugikorrean deskargatzea nahikoa izango da ikuskizunaz gozatu ahal izateko, saiatu ez inprimatzen.
  •  Ate irekiera: ikuskizuna hasi baino 30 minutu lehenago.Sartzeko ilaran pilaketak sahiestuko dira eta segurtasun distantzia mantendu. – Gel hidroalkoholikoa: Ikuskizuna izango den espaziora sartzerakoan erabili nahi duenarentzat eskuragai egongo da.
  • -Ikuskizuna izango den espaziora sartuta, antolatzaileek adierazitako eserlekuan kokatuko da publikoa.
  • – Behin emanaldia amaitzerakoan, eserlekuan itxarongo dugu, berriro ere errespetuz eta jendearen arteko segurtasun distantzia mantenduz atera ahal izateko.

KULTUR MALUTAK

 

Xehetasunak

Data:
2020-12-18
Ordua:
18:30
Prezioa:
3€
Ekitaldi kategoria:
,

Antolatzaile

Errenteriako Udala