Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

ORGANO KONTZERTUA – SANTIAGO BANDA

2019-12-21 / 20:00

Doan

SANTIAGO BANDA

Zumaiarra. Musika ikasketak bere herrian hasi zituen, eta Udalak beka bat eman zion Geneven ikastaroak egiteko E. Muranorekin eta Gironan P. Badura-Skodarekin.

Organo ikasketak Donostiako Musikako Goi Kontserbatorioan burutu zituen, Ohorezko Sariarekin. Hori amaituta, klabea ikasi zuen Musikenen Jacques Oggekin. Maixu eskolak zenbait diziplinatan profesional onenekin.

Kontzertuak eman ditu Espainian eta Frantzian bakarlari gisa eta abesbatzekin eta abeslari bakarlariei lagunduz. Euskadiko Orkestra Sinfonikoan, Bilboko Orkestra Sinfonikoan, Nafarroako Orkestra Sinfonikoan eta Espainiako Orkestra Nazionalean jo du, itzal handieneko zuzendariekin.Cdan grabatu ditu A. Schönbergen Gurre-Lieder-a Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin eta DVDan G. Mahleren zortzigarren sinfonia Espainiako Orkestra Nazionalarekin.

2007tik 2009ra goi ikasketak egin zituen Stuttgarteko Musika eta Arte Eszenikoetako Kontserbatorioan Jon Laukvik organo-jotzaile eta pedagogo ospetsuarekin, eta hori dela eta Fundación Lartundoren beka bat jaso zuen.

“Camerata ad hoc”en fundatzailea da Julio Blascorekin batera. 2012/13 denboraldian Donostiako “Classic” zikloan parte hartu zuten Carmen Linares kantaorarekin batera, arrakasta handiarekin eta kritika bikainarekin.

ERREPERTORIOA

LOUIS-CLAUDE DAQUIN (1694-1772)

X. NOEL, GRAND JEU ET DUO

CLAUDE BALBASTRE (1724-1799)

Tous les Bourgeois de Châtres (Châtresko burges guztiak)

Où S’en vont Ces gais bergers (Nora doaz artzain alai horiek)

WOLFGANG AMADEUS MOZART (1756-1791)

Andante KV 616

JOSÉ MARÍA BEOBIDE (1882-1967)

Fantasía

RICHARD PURVIS (1913-1994)

Greensleeves (Gabonetako lau preludioetatik aterea)

PIERRE COCHEREAY (1924-1984)

Adeste Fideles” –en bariazioak (Jeremy Filsell-ek idatzitako inprobisazioak)

Xehetasunak

Data:
2019-12-21
Ordua:
20:00
Prezioa:
Doan
Kategoria Ekitaldi:

Antolatzaile

Errenteriako Udala