Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Oz Zinema: “Un hombre llamado Flor de otoño”

ekaina 11 / 19:30

Ozzinemak bere udako pausa baina lehenagoko azken saioari aurre ematen dio. Honako honetan Ozzinemak, Vicente Badillo ‘Francis’-i omenaldia eskaini nahi dio. Francis tiroz eraila izan zen polizia baten esku, Errenteriako Iztietako Apolo diskotekan. Bere hutsegite bakarra, trabestia izatea izan zen. Lehen aldiz, gay eta lesbianek kaleak hartu zituzten, hilketa latz hau salatzeko; honez gain EHGAM kolektiboa osatu zen, homofobiaren, lesbofobiaren eta transfobiaren kontra borroka egiteko. Francis borroka honetako erreferente bihurtu zen, oroipena Nafarroako etorbideko zebra bidean plasmatua ikus daiteke, ortzadarraren koloreak, LGBT irudia bihurtuz. Gorazarre honentzat hautatutako filmak oraindik ere borrokan darion denuntzia erakusten digu, ikusezintasuna eta ezarritako debekuak. Ozzinema ‘UN HOMBRE LLAMADO FLOR DE OTOÑO’ dakar, aretoetan berrestreinatzen den filma eta bere motako aitzindaria den pelikula.

Doan.

Gonbidapenak eskuragai Niessen Kulturguneko harreran.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera,  10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

 

Xehetasunak

Data:
ekaina 11
Ordua:
19:30
Kategoria Ekitaldi:

Antolatzaile

OZ Zinema Elkartea

Egoitza

Niessen Zinemak