Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

OzZinema – Grosse Freiheit (Great Freedom)

16 maiatza / 19:30

4€

LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta (maiatzak 17), Ozzinemaren saioa astelehenean, hilak 16, izango da, Cannesko Zinemaldian Un Certain Regard Epaimahaiaren Saria irabazi zuen filmarekin. Sevillako Zinemaldian (film eta aktorerik onena) eta Europako Zinemaren Sarietan (argazki eta musikarik onenak) ere irabazle izan zen. Ozzinemaren eskutik, Gipuzkoan estreinatuko da ‘GROSSE FREIHEIT (GREAT FREEDOM)’.

Gerraosteko Alemanian, Hans behin eta berriz espetxeratzen dute homosexuala izateagatik. 175. paragrafoaren ondorioz, bere askatasun-nahia sistematikoki suntsitzen da. Bere bizitzako harreman egonkor bakarra bere ziegakidea da, Viktor, hiltzaile konbiktoa. Hasierako higuin gisa hasten dena, maitasuna izeneko zerbait bihurtzen da.

GREAT FREEDOM (GRAN LIBERTAD) Alemaniako zigor kodearen 175. artikuluari buruzko begirada trebea da, Estatuari homosexualak jazartzeko aukera ematen ziona. Gertaera historiko garrantzitsu horren oinarrian, aliatuek gizon homosexualak kontzentrazio-esparruetatik nola askatu zituzten azaltzen duten txostenak daude, zuzenean kartzelara eramateko, gainerako zigorrak betetzeko. Artikulu hori indargabetu arte ez zen amaituko haren jazarpena. Hiru denbora-lerrotan filmatua (1945, 1957 eta 1968) baina pertsonaia berberekin, GROSSE FREIHEITek patu tragiko baten istorioa kontatzen du, maitasuna eta askatasun sexuala krimentzat hartzen ziren garaian. Planteamendu hau Sebastian Meise zuzendariak oso ondo diseinatutako garapenean oinarritzen da. Era berean, sexualitatearen gaiarekin jolasten du zinemagileak, askapen fisikoa delako, bai eta kontakizunaren funtsezko zati batean premia emozionala delako ere: sexua beti da gatazkarako arrazoia espetxe-sisteman.

GREAT FREEDOM (GRAN LIBERTAD) datorren astelehean ikusi ahal izango da, maiatzaren 16an, 19:30etan, Errenteriako Niessen zinema-aretoetan.

Sarrerak lortzeko hiru modu izango dira: sarrerak.errenteria.eus gunean, Lekuona Fabrikan eta Niessen Kulturguneko leihatilan saioaren ordu bat baino lehen.

Xehetasunak

Data:
16 maiatza
Ordua:
19:30
Prezioa:
4€
Kategoria Ekitaldi:

Antolatzaile

OzZinema

Egoitza

Niessen Zinemak