Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

PINK IMPACT (El Gran Rufus)

uztaila 18 / 12:30

|Recurring Ekitaldi (See all)

One event on 2020-07-18 at 19:30

Doan

Txikitatik hitzeman zigutena, baina sinetsi nahi izan ez genuena: Arrosa koloreko bizia.

Zuk ere nahi izanez gero, gaur, zure egin dezakezu.

Pink Impact-ari jarraitu eta Hegan egingo duzu… edo talka!

Munduan barrena bira luze eta zabala egin ostean, eta salmenta zerrenda guztietan arrakasta itzela izan ondoren (hala diote eurek, behinik behin), musika bikotea bueltan da. Jaiotzen ikusi zituen publikoarengana itzuli dira, varieté artista gisa, denak harri eta zur utziko dituen lan berriarekin.

 

Fitxa artistikoa

  • Antzezleak: El Gran Rufus eta Gonzalo Caballero
  • Akrobazia-aholkularia: John Edwar Muñoz eta Cirk About It
  • Eszenografia: Doctor Pek eta Ars Dinámica
  • Attrezzoa eta jantziak: Eva Brizuela eta Israel Robledo
  • Argazkiak eta bideoak: Gabriel Sandoval, Raúl Alonso eta Patricia Cabrejas
  • Diseinua eta publizitatea: MoonLoop
  • Jatorrizko ideia: Alfonso Alonso
  • Zuzendaria: Ramiro Vergaz Criado

Ikuskizunaren fitxa

  • Mota: Kale ikuskizuna
  • Publikoa: Famili artekoa
  • Hizkuntza: gaztelera
  • Iraupena: 50′
OHARRAK
Gonbidapen sarrera beharrezkoa da.
GONBIDAPENAK
  • Ikuskizunetarako sarrera doakoa izango da baina gonbidapena hartu behar da aldez aurretik. Gonbidapenak uztailaren 10ean, goizeko 9:00etan jarriko dira eskuragarri.
  • Non?
      • ONLINE: https://bibe.me
        (Agortu arte edo ikuskizunaren egunera arte)
      • Niessen Kulturguneko Harreran (sarreren %20a)
        (agortu arte edo uztailaren 16ko 12:00ak arte)
  • Pertsona bakoitzak gehienez 4 gonbidapen hartu ditzazke.
  • Ahal den neurrian papera ekiditen saiatuko gara, mugikorrean deskargatzea nahikoa izango da ikuskizunaz gozatu ahal izateko, saiatu ez inprimatzen.
EKITALDIAN:
  • Ate irekiera: ikuskizuna hasi baino 30 minutu lehenago.
  • Sartzeko ilaran pilaketak sahiestuko dira eta segurtasun distantzia mantendu.
  • Gel hidroalkoholikoa: Ikuskizuna izango den espaziora sartzerakoan erabili nahi duenarentzat eskuragai egongo da.
  • Ikuskizuna izango den espaziora sartuta, antolatzaileek adierazitako eserlekuan kokatuko da publikoa.
  • Aulkiak 1,5 metrotako distantziarekin kokatuak egongo dira publikoarentzat.
  • Behin emanaldia amaitzerakoaneserlekuan itxarongo dugu, berriro ere errespetuz eta jendearen arteko segurtasun distantzia mantenduz atera ahal izateko.

UDA PROGRAMAZIOA: KALE IKUSKIZUNA

Xehetasunak

Data:
uztaila 18
Ordua:
12:30
Prezioa:
Doan
Ekitaldi kategoria:
, ,

Antolatzaile

Errenteriako Udala