Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Playmobil filma

abuztua 7 / 22:00

Doan

Charlie txikia Playmobil-eko munduan aniimatu eta magikoan bat-batean desagertzen denean, haren arreba Marlak bere bizitzako bidaia hasiko du hura etxera ekartzeko.

Mundu sinestezinetan murgildu eta ezinezko erronkak gainditzen dituen heinean, Marla-k Del sukaldari berritsua bezalako lagun berri eta dibertigarriak aurkituko ditu, Rex Dasher itxura oneko agente sekretu karismatikoa, bihotza baino ez den errobota, amabitxi xelebre bat eta askoz ere pertsonaia gehiago.

Fitxa artistikoa

  • Zuzendaria: Lino DiSalvo
  • Animazioa

Ikuskizunaren fitxa

  • Mota: Zinema
  • Publikoa: Famili artekoa
  • Hizkuntza: Euskaraz
  • Iraupena: 110’
OHARRAK
Gonbidapen sarrera beharrezkoa da.
GONBIDAPENAK
  • Ikuskizunetarako sarrera doakoa izango da baina gonbidapena hartu behar da aldez aurretik. Gonbidapenak uztailaren 30ean, goizeko 09:00etan jarriko dira eskuragarri.
  • Non?
      • ONLINE: https://bibe.me
        (Agortu arte edo ikuskizunaren egunera arte)
      • Niessen Kulturguneko Harreran (sarreren %20a)
        (agortu arte edo abuztuaren 6eko 12:00ak arte)
  • Pertsona bakoitzak gehienez 4 gonbidapen hartu ditzazke.
  • Ahal den neurrian papera ekiditen saiatuko gara, mugikorrean deskargatzea nahikoa izango da ikuskizunaz gozatu ahal izateko, saiatu ez inprimatzen.
EKITALDIAN:
  • Ate irekiera: ikuskizuna hasi baino 30 minutu lehenago.
  • Sartzeko ilaran pilaketak sahiestuko dira eta segurtasun distantzia mantendu.
  • Gel hidroalkoholikoa: Ikuskizuna izango den espaziora sartzerakoan erabili nahi duenarentzat eskuragai egongo da.
  • Ikuskizuna izango den espaziora sartuta, antolatzaileek adierazitako eserlekuan kokatuko da publikoa. Aulkiak 1,5 metrotako distantziarekin kokatuak egongo dira publikoarentzat.
  • Behin emanaldia amaitzerakoaneserlekuan itxarongo dugu, berriro ere errespetuz eta jendearen arteko segurtasun distantzia mantenduz atera ahal izateko.

 

 

UDA PROGRAMAZIOA: KALE IKUSKIZUNA

 

 

 

Xehetasunak

Data:
abuztua 7
Ordua:
22:00
Prezioa:
Doan
Ekitaldi kategoria:
, ,

Antolatzaile

Errenteriako Udala