Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

SAFARI (La Baldufa Teatre)

otsaila 28 / 18:00

3€

Piñote eta Calabacín, herrira itzuli dira, eta sabanan bete-betean harrapatu dituen gatazka azalduko digute. Hain zuzen ere, hara joan dira lehoi bat modu misteriotsuan desagertu dela entzun dutelako. Beren ikerketa-lanetan, hainbati eskatuko diote laguntza: jirafari, tximinoari, elefanteari, krokodiloari… Abenturaren erdian, lehoia aurkituko dute, burumakur eta pentsakor: orro nola egin ahaztu zaio. Kasua argitu eta lehoiari laguntzea erabakita, La Baldufako ikertzaile ausartok ahaleginduko dira argitzen zein diren atsekabe horren arrazoiak. Zergatik tematzen da krokodiloa lehoia laidotzen? Zergatik gainerako animaliek ere behin eta berriz gogaitzen dute? Zer behar da sabanako erregeak berriz orro egin dezan?

Antzezlan honetan eszenografia bitan banatuko da, eta bi pertsonaia dibertigarriek gai konplexu bati helduko diote animalien bitartez: eskolako jazarpena; izan ere, umeak, animaliak bezala, basatiak izan daitezke beren ikaskideekin.

 

 

Fitxa artistikoa

  • Konpainia: Companyia de Comediants La Baldufa
  • Egilea: Baldufa, Ramón Molins
  • Zuzendaria: Ramón Molins
  • Musika: Óscar Roig
  • Eszenografiaren eta jantzien diseinua: Carles Pijuán
  • Antzezleak: Emiliano Pardo, Carles Pijuán

Ikuskizunaren fitxa

  • Mota: antzerkia
  • Publikoa: haurrak
  • Hizkuntza: euskaraz

Sarrerak: 3
%20ko deskontua Kultura Kreaktiboa txartelarekin.
%10eko deskontua izango dute: Gazte txartela eta langabezi txartela dutenak, 65 urtetik gorakoak eta familia ugaria direnak, Euskal Aktoreen Batasunako kideak; Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteko kideak, Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteko Kideak eta Euskadiko Musikari Elkartua-ko kideak, Udal Antzerki Tailerreko ikasle eta irakasleak, eta Errenteria Musikaleko ikasle eta irakasleak.

j
Sarreren salmenta:

→ Online: http://bibe.me/eventos?filter=Errenteria&date=

→ Niessengo harrera bulegoan

→ Ikuskizun egunean, leihatilan ordubete lehenago.

FAMILIARTEAN PROGRAMA

 

 

Xehetasunak

Data:
otsaila 28
Ordua:
18:00
Prezioa:
3€
Ekitaldi kategoria:
,

Antolatzaile

Errenteriako Udala