Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

SATIRO (Xanti Agirrezabala) eta ERRESISTENTZIA ARAZO FISIKOA DA (Maite Aizpurua)- 2020ko EZTENA arte eszenikoen jaialdia

2020-12-19 / 19:00

Doan

2020ko EZTENA arte eszenikoen jaialdia

SATIRO

“Sexu-instintu gordinenak irudikatzen dituen izakia”

Satiroa: Sexu-instintu gordinenak irudikatzen dituen izakia. Gizonezko lizun, likits, zantar eta haragikoia. Basoetako jeinua, erdi gizona erdi animalia, giza enborra eta aurpegia, aker-zangoak, adarrak eta isatsa zituena. Ardoa edaten, jostatzen eta dantzan ibiltzen zena.

Nik ditut zure desirak, zure nahiak, zure fantasiak, zure erotika. Ni, zu naiz. Dena da haragia, gorputza. Gorputzaren bila zabiltza etengabean. Gorputza baduzu, baina ahaztu egiten duzu, larrosaren usainak larrosa ahazten duen bezala, aurkitu nahian dabilen gorputz batek gorputza aurkitzen duen arte.

Biografia

Xanti Agirrezabala Zeberio( Azpeitia, 1997)

Txikitatik formatu izan da euskal dantza, musika eta arte plastikoetan. Nerabezaroan arte eszenikoetan barneratzen da Alaitz Olaizolarekin eta Zestoako interpretazio eskolan.

DANTZERTI Euskadiko Arte Dramatikoko Goi Mailako eskolan burutzen ditu ikasketak eta bere formakuntza osatzen jarraitzen du irakasle ezberdinekin. Antzerkiko lehen hastapenak egiten ditu Eromen Produkzioaken “Sweeney” eta ATEA Teatroaren “Jendartean Bidaide” lanetan. Gaur egun Horman Poster kolektiboaren parte da.

XXXVII. Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketetan aurkezten du ”SATIRO” bere lehen bakarkako somen lana eta ikuslegoaren saria irabazten du.

— Antzerki fisikoa

///////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////

ERRESISTENTZIA ARAZO FISIKOA DA

Noiz hasten da promesa bat materia bihurtzen? Nola egin korrika norbere gorputzetik?

Gorputzaren memoriaren txokoetan gelditzera gonbidatzen gaituen antzerki-performanzea da honakoa. Sententzia medikoak, ibilera okerrak, desirak ironikoak eta diziplinamendu ariketak gurutzatzen diren geraleku konkretua arakatzeko parada. Erresistentzia intimoak zeharkatu eta disidentziarako agertokiak asmatzea “diskapazitatea” kontzeptua barrutik lehertzeko.

Azkarrago harrapatzen ei zaio gezurtiari herrenari baino. Ibili ibilian baina, egia entrenatzen den gezurra besterik ez da.

Biografiak

Donostiako TAEn(2013-2015, Donostia) hasi zituen ikasketak eta Arte Dramatikoan titulatu zen Dantzertin (2019). Azken urteetan hainbat kolaborazio burutu ditu Metrokoadroka kolektiboaren proiektu desberdinetan (Zanbuia 2018, Zauri Bolodia 2019, Eztena Jaialdia 2019, besteak beste) eta egun Horman Poster kolektiboaren Antigone edo ezetzaren beharra bitartekaritza eta sorkuntza proiektuan dabil buru-belarri lanean. Kapazitismoa eta lodifobia bezalako gaiak ditu intereseko bere lanetan.

Performancea/dramaturgia berriak

Euskaraz

OHARRAK
Gonbidapen sarrera beharrezkoa da.
GONBIDAPENAK
  • Ikuskizunetarako sarrera doakoa izango da baina gonbidapena hartu behar da aldez aurretik.
  • Non?
    • ONLINE: https://bibe.me
    • Niessen Kulturguneko Harreran (sarreren %20a)
    • Takilan, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenago.
  • Pertsona bakoitzak gehienez 4 gonbidapen hartu ditzazke.
  • Ahal den neurrian papera ekiditen saiatuko gara, mugikorrean deskargatzea nahikoa izango da ikuskizunaz gozatu ahal izateko, saiatu ez inprimatzen.
EKITALDIAN:
  • Ate irekiera: ikuskizuna hasi baino 30 minutu lehenago.
  • Sartzeko ilaran pilaketak sahiestuko dira eta segurtasun distantzia mantendu.
  • Gel hidroalkoholikoa: Ikuskizuna izango den espaziora sartzerakoan erabili nahi duenarentzat eskuragai egongo da.
  • Ikuskizuna izango den espaziora sartuta, antolatzaileek adierazitako eserlekuan kokatuko da publikoa.
  • Behin emanaldia amaitzerakoaneserlekuan itxarongo dugu, berriro ere errespetuz eta jendearen arteko segurtasun distantzia mantenduz atera ahal izateko.

[/box]

KULTUR MALUTAK

 

 

Xehetasunak

Data:
2020-12-19
Ordua:
19:00
Prezioa:
Doan
Ekitaldi kategoria:
,