Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

SOUVENIR. Horman Poster Kolektiboa

26 azaroa / 20:00 - 21:15

9Euro

Esplorazio espazialaren ametsaz mozkortutako hiru lagun.

Souvenir, Simulazio zientifikoen laborategia eta parke tematikoaren arteko kanpamendu bat.

Denboraldi batez, hiru lagunak, “espazioaren konkista” entsaiatu eta birpentsatuko duten astronauta analogoak bilakatuko dira. Mundua pikutara doala dirudien honetan, “eko-antsietateak” jota, espezie interplanetarioa izatearen promesari eutsiko diote. Horretarako aproposa izango litzakeen B planeta agertzen ez den bitartean ordea… lurrean bertan entsaiatzen jarraitu beharko!

Nola, eta batez ere, zer nolako etorkizunerako prestatu beharko genuke? Zer dago gure mundua beste planeta batean berreraikitzeko desiraren oinarrian? Izarretara begiratzea… ispilura hurbiltzeko entrenamendua bihurtuko al da?

Antzerkia, euskaraz. (Euskaraldiaren barruan)

https://www.youtube.com/watch?v=BEs2_JZRzfQ

SARREREN SALMENTA

 

Laguntzaileak:

 

 

Xehetasunak

Data:
26 azaroa
Ordua:
20:00 - 21:15
Prezioa:
9Euro
Kategoria Ekitaldi:
Ekitaldi etiketak:

Antolatzaile

Banbalinak, arte eszenikoen agenda.
Telefonoa:
943449635
Posta elektronikoa:
kulturakreaktiboa@errenteria.eus
Webgunea:
https://kultura.errenteria.eus/es/

Egoitza

Niessen aretoa