Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

TONBOLA (Hika Teatroa) – ESTRENALDIA

uztaila 4 / 19:30

Doan

Bizitza tonbola bat da, eta guk zurea hankaz gora jarriko dugu. Ez zaigu inporta nor zaren, zer zaren, ezta sikiera zer izan nahi duzun.
Utzi TONBOLA honi zuregatik erabakitzen.

TONBOLA ikuskizunak KALEKO KABARETA eraikiko du. Egoera absurdoetan oinarrituko du bere umorea eta munduan zehar mugek banatuta edota muga baten baitan bizi den jendearen errealitateari erreparatuko dio. Irabazlearen pozak dantzarekin eta zuzeneko kantu eta musikarekin hornituko ditu eta galtzaileen minak gorputzetik eraiki.
TONBOLA herrira iritsi da eta harekin batera datoz tonbolaria, haren emaztea eta haien zerbitzariak. -Iritsi dira “Ilusio sortzaileak!”

Fitxa Artistikoa

  • Egilea: Aktoreen inprobisazioetatik abiatuz, Agurtzane Intxaurragaren dramaturgia.
  • Testuak: Agurtzane Intxaurraga, Benjamín Jiménez.
  • Aktore taldea: Eneko Gil, Miren Gojenola, Iñigo Aranburu/ Jon Ander Alonso, Sandra Fdez. Agirre/ Maryse Urruty.
  • Kolaborazio berezia: Ellach Elhadi, Trekya Ment Gremich, Hector Gonzalez Moreno, Roberto Tananta Awanari, Nacer Eddine Bounezra, Ninetu Embarec Lehbib.
  • Zuzendaritza: Agurtzane Intxaurraga.
  • Zuzendari laguntzailea: Jon Ander Alonso.
  • Musika: Iñaki Dieguez (musika originalak), Bill Martin & Phil Coulter (“Congratulations”), María José de Ceratto & Aniano Alcalde (“Vivo cantando”), Toni Ten & Xasqui Ten (“Europe´s living a celebration”); Manuel de la Calva & Ramón Arcusa (“Voulez vous dancer avec moi”).
  • Koreografia: Eneko Gil.
  • Jantzien diseinu eta egitea: Nahia Salaberria
  • Panpinak: Urko Redondo Pescador.
  • Eszenografiaren diseinua eta eraikuntza: Oscar de Paz.
  • Grafikaren diseinua: Santos Bregaña.
  • Argazkiak: Dani Blanco.
  • Promozio bideoak: Acrónica Producciones eta Pausa Digital.
  • Talde teknikoa: Eraginstac.
  • Administrazioa: Asun Etxeberria.
  • Komunikazioa: Teresa Sala.
  • Banaketa: HIKA Teatroa (Agurtzane Intxaurraga & Teresa Sala).

Ikuskizunaren fitxa

  • Mota: Kale ikuskizuna
  • Publikoa: Famili artekoa
  • Hizkuntza: euskera
  • Iraupena: 55′
OHARRAK
Gonbidapen sarrera beharrezkoa da.
Eguraldi txarrarekin Koldo Mitxelena Ikastetxeko Patioan izango da.
GONBIDAPENAK
  • Ikuskizunetarako sarrera doakoa izango da baina gonbidapena hartu behar da aldez aurretik. Gonbidapenak uztailaren 1ean, goizeko 10:00etan jarriko dira eskuragarri..
  • Non?
      • ONLINE: https://bibe.me
        (Agortu arte edo ikuskizunaren egunera arte)
      • Niessen Kulturguneko Harreran (sarreren %20a)
        (agortu arte edo uztailaren 2ko 12:00ak arte)
  • Pertsona bakoitzak gehienez 4 gonbidapen hartu ditzazke.
  • Ahal den neurrian papera ekiditen saiatuko gara, mugikorrean deskargatzea nahikoa izango da ikuskizunaz gozatu ahal izateko, saiatu ez inprimatzen.
EKITALDIAN:
  • Ate irekiera: ikuskizuna hasi baino 30 minutu lehenago.
  • Sartzeko ilaran pilaketak sahiestuko dira eta segurtasun distantzia mantendu.
  • Gel hidroalkoholikoa: Ikuskizuna izango den espaziora sartzerakoan erabili nahi duenarentzat eskuragai egongo da.
  • Ikuskizuna izango den espaziora sartuta, antolatzaileek adierazitako eserlekuan kokatuko da publikoa. Aulkiak 1,5 metrotako distantziarekin kokatuak egongo dira publikoarentzat. 
  • Behin emanaldia amaitzerakoan, eserlekuan itxarongo dugu, berriro ere errespetuz eta jendearen arteko segurtasun distantzia mantenduz atera ahal izateko. 

UDA PROGRAMAZIOA: KALE IKUSKIZUNA

Xehetasunak

Data:
uztaila 4
Ordua:
19:30
Prezioa:
Doan
Kategoria Ekitaldi:

Antolatzaile

Errenteriako Udala