Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

UNA CONFERENCIA BAILADA (Explica Danza)

urtarrila 22 / 19:00

8€

Toni Jodarren kontakizun berria ohiko formatuan aurkeztuko da, hitzaldiaren eta ikuskizunaren artean. Oraintsuko historiaz eta egungo joerez hitz egiten digu, bere esperientzia profesionalak markatu dituzten maisuak gogora ekarriz. Azalpena dantzaren eta gorputzak astindu dituzten mugimenduen erreferenteetatik igarotzen da, gure mundua eraldatu duten gertakariekin batera. Paradigma-aldaketa horretan, joera askok bat egiten eta forma berriak esperimentatzen laguntzen dute, baita tradizioak berrirakurtzen ere.

 

Fitxa artistikoa

  • Dantzaria: Toni Jodar
  • Gidoia: Helena Tornero eta Toni Jodar
  • Dramaturgia: Helena Tornero
  • eszenaratzea eta irudia: Alex Serrano eta Jordi Soler.
  • Ikerketa eta edukien lanketa: Bàrbara Raubert eta Toni Jodar
  • Kudeaketa eta koordinaziorako laguntza: Marta Domènech
  • Komunikazio Taldea: la taula (webgunea eta sare sozialak) eta Sara Peralta (prentsa eta RRPP)
  • Ekoizpen exekutiboa eta zuzendaria: Beatriu Daniel

Ikuskizunaren fitxa

  • Mota: dantza
  • Publikoa: helduak
  • Hizkuntza: Gaztelania

Sarrerak: 8 €
%20ko deskontua Kultura Kreaktiboa txartelarekin.
%10eko deskontua izango dute: Gazte txartela eta langabezi txartela dutenak, 65 urtetik gorakoak eta familia ugaria direnak, Euskal Aktoreen Batasunako kideak; Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteko kideak, Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteko Kideak eta Euskadiko Musikari Elkartua-ko kideak, Udal Antzerki Tailerreko ikasle eta irakasleak, eta Errenteria Musikaleko ikasle eta irakasleak.

Sarreren salmenta:

-Astelehenetik ostiralera: 10:00 – 13:00 eta 17:00 – 20:00

  • Ikuskizunaren egunean, sarrerak geditzen badira, Kulturguneko leihatilan ordubete lehenago.

OHARRAK

  •  Pertsona bakoitzak gehienez 4 sarrera erosi ditzazke.
  • Ahal den neurrian papera ekiditen saiatuko gara, mugikorrean deskargatzea nahikoa izango da ikuskizunaz gozatu ahal izateko, saiatu ez inprimatzen.
  •  Ate irekiera: ikuskizuna hasi baino 30 minutu lehenago.Sartzeko ilaran pilaketak sahiestuko dira eta segurtasun distantzia mantendu. – Gel hidroalkoholikoa: Ikuskizuna izango den espaziora sartzerakoan erabili nahi duenarentzat eskuragai egongo da.
  • -Ikuskizuna izango den espaziora sartuta, antolatzaileek adierazitako eserlekuan kokatuko da publikoa.
  • – Behin emanaldia amaitzerakoan, eserlekuan itxarongo dugu, berriro ere errespetuz eta jendearen arteko segurtasun distantzia mantenduz atera ahal izateko.

DANTZARTE

Xehetasunak

Data:
urtarrila 22
Ordua:
19:00
Prezioa:
8€
Kategoria Ekitaldi:

Antolatzaile

Errenteriako Udala