Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

XX.Film Laburren Jaialdia!

2015-11-12 / 18:00 - 20:45

Doan

 

Aurten film laburren jaialdiaren XX.urteurrena ospatuko da Errenterian. Jaialdiak azaroaren 12tik 15era iraungo du. Lehenengo hiru egunetan solasaldiak, laburmetrailen emanaldiak eta mahai-ingurua izango dira. Eta azken egunean, egun handia izango da partehartzaileentzat, sari banaketa burutuko baita Niessen Kulturgunean.

Jaialdiaren lehenengo egunean “Emakumea zineman” solasaldia izango da 18:00etatik 19:00etara Xera Gastrotekan (Xabier Olaskoaga Plaza). Solasaldi honetan honakoek hartuko dute parte:

  • Marian Fernandez (Amama filmaren ekoizlea)

  • Nuria Casal (zinemagilea)

  • Fani Herrador (Amalatz Talde Feministako kidea)

Ondoren Niessen Zinemetan hautatutako lanen proiekzioez gozatzeko aukera izango da 19:30etatik aurrera. Sarrera librea eta doakoa da beraz ez duzue aitzakirik hitzordu hau galtzeko.

 

Ondorengo laburmetrailak izango dira ikusgai (75 minutu inguruko iraupena):

–  I SAID I WOULD NEVER TALK ABOUT POLITICS, Aitor Oñederra
–  ZEPO, César Díaz Meléndez
–  LAS BUENAS COMPAÑÍAS, Bertha Gaztelumendi Caballero
–  FISHURA, Yago Mateo Velasco
–  BALU ETA BALITZ, Egoitz Albizu Sebal
–  THE DEVIL ON YOUR BACK, Haritz Ubillaga
–  SAMIÑA, Kristina Zorita Arratibel
–  MAKILA, Javier Vigara San Martín
–  EL ASPIRANTE, Alazne Etxeberria Blanco

Xehetasunak

Data:
2015-11-12
Ordua:
18:00 - 20:45
Prezioa:
Doan
Ekitaldi kategoria:
, ,
Webgunea:
http://film.errenteria.eus