Igandea, jaialdiaren azken eguna! Egun garrantzitsua parte hartu dutenentzat. 3 egunez laburmetrailen emanaldiez gozatu ostean, epahimahaiaren erabakia ezagutuko dugu.
Sari banaketa Niessen Kulturguneko auditorioan egingo da arratsaldeko 18:00etan. Bertan saritutako film laburrak nahiz
interesgarri suerta litezkeen beste zenbait film labur ikusi ahal izango dira, azken horiek lehiaketatik at geratu badira ere.
Epaimahaiak ondoko sari hauek emango ditu:
Zuzendaritza onenari saria: 1.000€, diploma eta trofeoa.
Animaziozko film labur onenari saria: 600€, diploma eta trofeoa.
Fikziozko film labur onenari saria: 600€, diploma eta trofeoa.
Film labur dokumental onenari saria: 600€, diploma eta trofeoa.
Publikoaren saria: 300€, diploma eta trofeoa.
Euskarazko lan onenari saria: 600€, diploma eta trofeoa.
Oarsoaldeko film labur onenari saria: 300€, diploma eta trofeoa.
(betiere aurreko sariren bat jaso ez badu.)
Gazte saria: 600€, diploma eta trofeoa.
Aipamen berezia eta trofeoa aktore eta aktoresa onenari (diru-saririk gabekoa)