Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

XXI Film Laburren Jaialdia

2016-11-10 / 19:00

Doan

Aurten Errenteriako Film Laburren Jaialdiaren hogeita batgarren edizioa ospatuko da azaroaren 10etik 13ra bitartean. Jaialdiaren lehenengo hiru egunetan hautatutako lanak proiektatuko dira Niessen Zinemetan arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Eta jaialdia amaitzeko, azaroaren 13an, igandea, arratsaldeko 18:00etan sari banaketako ekitaldia burutuko da Niessen Kulturgunean. Bertaratzen direnek saritutako film laburrak ikusteko aukera izango dute eta ondoren aperitibo bat eskainiko da.

Proiekzio guztietarako eta sari banaketarako sarrera guztiz doakoak eta publikora irekiak dira.

Aurten, jaialdiaren irudia ere berrikuntzekin dator. Irudia kartel batek protagonizatzen du. Berau Film Laburren Jaialdiko Kartel Lehiaketako lehen edizioan irabazle izandakoa da, dozena bat proposamenen artean. Hilaren 13ra arte lehiaketara aurkeztutako hamabi lan hauen erakusketa bisitatzeko aukera izango da Niessen Merkatalgunean. Aurten irabazle izan den kartela Gurutz Oiarzabal eta Lorena Ortegak aurkeztutako proposamena izan da.

Jaialdiaren nondik norakoak eta egitaraua kontsulta daitezke honako helbideanhttp://film.errenteria.eus 

Xehetasunak

Data:
2016-11-10
Ordua:
19:00
Prezioa:
Doan
Ekitaldi kategoria:
, , ,
Webgunea:
http://film.errenteria.eus