Vendetta taldearen oihartzun jamaikarrak atzean utzi ondoren, Pello Reparaz Zetak izeneko proiektu berriarekin itzuli da. Honetan, bere doinuak guztiz bestelakoak diren oihartzunekin biltzen ditu.
Pello Reparazek eta bere inguruko talde osoak beren gain hartu dute musika-taldeen ohiko esparrua gainditzeko eta hura zabaltzeko erronka, baina, hori bai, musika ardatz nagusitzat hartuta, musika elektronikoaren aldeko apustua egin dute.
Sarrerak: 8 €
%20ko deskontua Kultura Kreaktiboa txartelarekin.
%10eko deskontua izango dute: Gazte txartela eta langabezi txartela dutenak, 65 urtetik gorakoak eta familia ugaria direnak, Euskal Aktoreen Batasunako kideak; Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteko kideak, Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteko Kideak eta Euskadiko Musikari Elkartua-ko kideak, Udal Antzerki Tailerreko ikasle eta irakasleak, eta Errenteria Musikaleko ikasle eta irakasleak.
Sarreren salmenta:
-Astelehenetik ostiralera: 10:00 – 13:00 eta 17:00 – 20:00
OHARRAK
KULTUR MALUTAK