Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

GO!AZEN 5.0

martxoa 29 / 17:00

|Recurring Ekitaldi (See all)

One event on 2019-03-29 at 19:00

3€

Ekitaldi nabigazioa

Royal School of Arts eskolara joateko ametsa bete zuen Naiak pasa den urtean. Elik eta Garik ere, hainbat gaizki ulertuen ostean, elkarrekin bukatu zuten udalekuan eta Markelek… Markelek Markel izaten jarraitu zuen.

Baina horiek guztiak pasa den urteko kontuak dira. Udara iritsi da berriro ere eta Basakabik ateak zabaldu ditu, Zuzen buru duela. Eta honekin batera, abentura, maitasun istorio eta lagunen arteko kontu berriak sortuko dira. Batzuetan umorez beteak, beste batzuetan berriz, negarra eragingo digutenak.

Aurreko urteetan bezala, antzerki obra musikala izango da hau. Telebistan ikusi ahal izango diren istorio eta gora beherak laburtu eta moldatuko dituen ikuskizuna.

Go!azen 5.0 ikuskizunaren sarrerak urtarrilaren 18an, ostirala, jarriko dira salgai:

  • Goizeko 10:00etatik aurrera Niessen Kulturguneko Takilan (Alfontso XI. kalea z/g)

  • Arratsaldeko 17:00etatik aurrera bibe.me webgunean

Pertsonako 4 sarrera eros daitezke gehienez.

Bi pase eskainiko dira: 17:00etan eta 19:00etan 2019/03/29an

Takilan sarreren salduko dira, eta gainontzeko internet bidez.

Fitxa artistikoa

  • Egilea: Pausoka .

  • Zuzendaria: Idoia Uranga

  • Elenkoa: Asier Burgete, Iker Villa, Ainhoa Larrañaga, Beñat Iturbe, Maria Redondo, Itziar Urretabizkaia

  • Ekoizpena: Pausoka.

[/box]

Ikuskizunaren fitxa

  • Mota: antzerkia
  • Hizkuntza: Euskara
  • Iraupena: 80′.
  • Adin gomendatua: +5 urte

Sarrerak: 3
%20ko deskontua Kultura Kreaktiboa txartelarekin.
%10eko deskontua izango dute: Gazte txartela eta langabezi txartela dutenak, 65 urtetik gorakoak eta familia ugaria direnak, Euskal Aktoreen Batasunako kideak; Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteko kideak, Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteko Kideak eta Euskadiko Musikari Elkartua-ko kideak, Udal Antzerki Tailerreko ikasle eta irakasleak, eta Errenteria Musikaleko ikasle eta irakasleak.

FAMILIARTEAN PROGRAMA

 

Xehetasunak

Data:
martxoa 29
Ordua:
17:00
Prezioa:
3€
Ekitaldi kategoria:
, ,

Antolatzaile

Errenteriako Udala