Lekuona Fabrikako lan ardatzetako bat ohiko gobernantza formatuen ertzetan kudeaketa modu berriak esploratu eta esperimentatzea da. Modu honetan, Gidaritza Taldea ordezkari politiko eta teknikoez gain, herriko konpainia egoiliarretako ordezkariekin osatzen da, adibidez; eta Herritar Plazako programazioa ere, eragilez osatutako batzorde batek diseinatu eta erabakitzen du.
Zailtasunak zailtasun, ibilbide oso motibagarria da lagunduta egiteko.