Euskal Herriko janzkera zein modaren historia gertutik ezagutzeko aukera ematen du Jantziaren Zentroak. Kapitain etxean dago kokatuta, Errenteriako alde zaharreko XVII. mendeko eraikinean.
Atariko solairuan, harrera gunea eta aldi baterako erakusketak daude.
Lehen pisuan, ikus-entzunezko bat ikusteko aukera du bisitariak. Horretan, Jantziaren Zentroa nola sortu zen eta bertako erakusketak nola prestatu diren azaltzen da.
Bigarren solairuan, XIX-XX mende artean herri xeheak janzten zuen arropa ikus dezakegu. Sarreran, Xanti eta Maialen Errenteriako erraldoi ezagunek ongi-etorria emango diote bertaratzen denari. Gaur egungo erraldoien arbasoak dira hauek, 1980. hamarkada arte herriko kaleetan ibili zirenak.
Hirugarren, eta azken pisuan, modaren historiaren errepaso laburra XVIII-XX mendeetako goi mailako herritarren bizi-modua, ohiturak, janzkera ezagutzeko aukera.
Ordutegia
- Larunbata: 11:00-14:00 / 17:00-20:00
- Igande eta jai egunak: 12:00-14:00
Kontaktua
Informazio gehiago edo bisita gidatuak nahi izanez gero:
- jantziarenzentroa@errenteria.eus
- Tlf: 943 449 692
Errenteriako Turismo Bulegoa:
- Madalen 3, 20100 Errenteria (Gipuzkoa)
- turismoa@oarsoaldea.eus
- Tlf: (0034) 943 494 521
Jantziaren Zentroaren Lagunak
Abantailak:
- Sarrera doan Jantziaren Zentrora urte osoan
- Bi pertsonentzat bisita gidatu bat urtean
- %10eko deskontua tailerretan
- Jantziaren Zentroak antolatutako ekimenen informazioa
- Kultura Kreaktiboko txartela eta abantailak barne.
Baldintzak:
- Urteko kuota: 30 euro
- Izen-emate orria bete eta Jantziaren Zentroan edo Niessen Kulturgunean entregatu