Martxoaren 30era arte proposatu ahal izango da 2024ko Madalenetako omendua

Duela hilabete inguru Udalak jakinarazi zuen bezala, aurten, lehen aldiz, herritarrek proposatu eta aukeratuko dute 2024ko Madalenetako omendua. Proposamenak martxoaren 30era arte jasoko ditu Udalak. Helburua da, besteak beste, herritarrak udal erabakien parte izatea.

Proposamenak egiteko epea martxoaren 1ean ireki zen, eta esan bezala, 30era arte iraungu du. Beraz, herrian erdoldatutako herritarrak, herriko eragileak eta Udalean ordezkaritza duten alderdi politikoak garaiz daude oraindik ere beren hautagaiak aurkezteko. Horretarako, Udalak berariaz prestatutako eskaera bete beharko dute, eta hura aurkeztu, elektronikoki edo ZU! Zure Udala arreta zerbitzuan.

Proposamen asko jaso dira orain arte, eta horiek egiten jarraitzeko epeak irekita jarraitzen duela gogorarazi nahi dute Errenteriako Udal arduradunek.

Xehetasun zabalagoak biltzen dituen albistea hemen: https://herribizia.errenteria.eus/2024/02/22/herritarrek-proposatu-eta-aukeratuko-dute-2024ko-madalenetako-omendua/