Herritar taldeak

Herritarren taldeak interes berak dituzten herritarren topagune dira. Maiztasun finko batekin bilduko diren talde irekiak dira.

Fabrikaren solairu ezberdinetan sortutako plazek jasoko dituzte talde horiek.

Dakizun hura, gustatzen zaizun hura, egiten duzun hura… interes bera duten beste herritarrekin konpartitzeko aukera eskaintzen dizu.

Taldean adostutako maiztasun finko batekin (astean behin, hamabostean behin,…) bilduko diren herritar talde irekiak izango dira, hau da, edozein momentutan pertsona gehiago gehitu daitezke.

Zure interesekoa den gai baten inguruan taldea osatu nahi baduzu bete formularioa eta zure proposamena zabaltzen lagunduko dizugu.

proposatu