Herrita Plazarren programazioak Lekuona Fabrikari nortasuna ematen dioten irizpideei erantzuten die.
Hauexek dira irizpideak:
- Komunitateko kideen artean duten ezagutza eta gaitasuna partekatzea: elkarrekin eta elkarrengandik ikasi.
- Ezagutza eta garapen kolektiboa proiektuen ardatz izatea. Garapen indibidualetik kolektibora. Komunitatea ehuntzen jarraitu.
- Interes edo kezka bera duten herritarren topagunea izatea.
- Partaideen parte hartze aktiboa bultzatzea.
- Herriko beste espazio batzuetan eskaintzen ez duten hori eskaintzea.
Lantzen diren gai multzoak:
- Autoezagutza eta autozaintza
- Hausnarketara bideratutakoak
- Arte plastikoen sorkuntzara bideratutakoak
- Herri laborategiak
Jasotako proposamenekin osatuko da programazioa.
Nola eta nork erabakitzen du programazioa?
Herriko hainbat kultur eragilek osatutako batzordeak aztertzen ditu proposamenak eta erabakitzen du programazioa.
Batzorde hau hilean behin biltzen da hilabeteko hirugarren astelehenetan 18:30ean.
Urtero urtarrilean berrituko dira batzordeko kide guztien erdiak.
Irizpide hauei erantzuten dien eskaintzarik aurkeztu nahi baduzu, bete formularioa.
eskaintzak
Herritarra bazara, eta programazioan txertatzeko iradokizunik baduzu bete formularioa.
iradokizunak
Nahi al duzu batzorde honetako kide izan? Hala bada bete formularioa.
parte hartu