Butakat, ikusle tailerra

2006 eta 2009 urteen artean jaiatako gazteei zuzendutako ikusle tailerra da Butakat, euren ikusle bizitzari gehiago eskatzen dioten gazteei zuzendutakoa.

2023-24 ikasturtean, urritik ekainera, hilean behin elkartuko dira parte-hartzaileak diziplina anitzetako artistekin esperientzia berezia partekatzera: Kukai Dantza, Dejabu, Formol Labotaegia edo Horman Poster izango dira saioetako gidariak, besteak beste.

Tailerrak Lekuona Fabrikan izango dira eta izen-ematea doakoa da.

BONUS TRACK, 2024ko urritik abendura sorkuntza prozesu batean parte hartzeko aukera.