Konpainia egoiliarrak

Ildo honen bidez herriko sortzaileek eta hauen lanek herrian izan dezaken eragina sakontzearen aldeko estrategia bultzatu nahi du Udalak, bide honetan sortzaile egoiliarrek paper garrantzitsu bat jokatzen dutela sinetsita. Une honetan, Kukai Dantza eta Dejabu konpainiak dira Errenteriako konpainia egoiliarrak. Honek esan nahi du modu egonkorrean herrian lan eta eragiten duten sortzaile edo talde hauek horretarako modu normalizatuan, besteak beste, udal azpiegiturak edota baliabideak erabiltzen dituztela.

Plano ezberdinak dituen harreman honetan balio eta baliabide zenbakarri eta ukigarriak (espazioen lagapenak, diru-laguntza ekonomikoak,…); eta artearen, sormenaren eta harremanen mailari dagokion ondorio guztiz neurtu ezinak gurutzatzen dira. Oro har, hurrengo ezaugarrietan laburbildu daitezke hauek:

  • Sortzaile egoiliarren sorkuntzarako motor nagusiena bilaketa, jakin-mina eta lengoaia artistiko propio baten beharra.
  • Errenteriarekin eta bere biztanleekin duten harreman zuzena, komunitatean duten txertaketa, honekiko konpromisoa.
  • Proiektu sortzaileak izateaz gain mediazio, transmisio eta hezkuntza egitasmoak ere izatea.
  • Konpainia edo sortzaile taldea osatzen duten lagunen egonkortasunaren bilaketa.
  • Euren ibilbideen momentu jakin batean Udalak erraztutako baliabide, espazio eta laguntza ekonomikoek, besteak beste, erabateko bultzada suposatu izana.
  • Udalarekin harremana graduala eta  progresiboa izatea.