Legamia

Egonaldi eta mediazio beka-programa baten bidez, arte biziei (antzerkia, dantza, zirkua) loturiko proiektu artistikoen sorkuntza eta ikerketa prozesuak, edozein fasetan daudela ere, babestu, erraztu eta modu partekatuan garatu eta laguntzea du helburu programa honek.

Egonaldian lan egitera datozen konpainiekin elkarlanean garatzen den mediazio plangintza baten bidez, sorkuntza prozesu hauek Errenteriako eragile eta herritarrekin modu partekatuan garatzea da programa honen ezaugarri nagusienetakoa.

Arte biziekin ohiko harremana ez duten herritarrei lehen mailako esperientzia artistiko bat eskaintzea bilatzen da; eta, era berean, sorkuntza prozesu hauekin nolabaiteko harremana (gaia dela-eta, duten ezagutzagatik, proiektuaren xede-publikoa direlako,…) duten herritar hauek engaiatuz konpainiek burutzen dituzten sorkuntza prozesuak ere aberasten dira, beste dimentsio bat hartuz.

Programan parte hartzen duten konpainia eta sortzaileek 4.000€ arteko laguntza, lan artistikoa burutzeko espazioa eta baliabide teknikoak, alojamendua (fitxa teknikoa estekatu), otorduak Lekuonako Fabrikako Kantinan eta bitartekaritza proiektua burutzeko mediazio-taldearen laguntza jasotzen du.

2022-2023

2021-2022