Jarduerak

Alfabetatzea eta irakurtzea ezinbesteko tresnak dira eta eguneroko bizitzan eragina dute.

Irakurketa funtsezkoa da pertsonaren garapen kognitibo eta emozionalerako. Ezagutza eta trebetasun berriak eskuratzea ahalbidetzen du, baita norberaren eta munduaren ulermena zabaltzea ere. Halaber, kontzentrazioa garatzen, analisi eta sintesi gaitasuna garatzen, ahozko eta idatzizko adierazpena hobetzen laguntzen du, eta, gainera, entretenimendu- eta erlaxazio-modu bikaina da.

Gauzak horrela, liburutegiak helburu hauek ditu:

  • Haurren irakurketa-ohiturak sortzea eta sendotzea lehen urteetatik.
  • Pertsona guztien irakurtzeko gaitasuna garatzen laguntzea.
  • Aisialdi kulturala eta sozializazioa sustatzea.
  • Gaikuntza digitalak hobetzea.
  • Liburua eta irakurketa hainbat ikuspegitatik ezagutaraztea.
  • Ahozko tradizioa transmititzea eta zabaltzea.
  • Kulturartekotasuna lantzea.

Jardueren eskaintza

  • Hainbat hizkuntzatako irakurketa-klubak, hainbat adin-talderentzat.
  • Beste irakurketa-klub batzuetarako funtsen kudeaketa.
  • Familientzako irakurketa-orientazioa talde txikietan.
  • Liburutegia, familia eta ikastetxea batzen dituzten aurreirakurketa-jarduerak (Mintzoan KuxKux).
  • Alfabetatze digitaleko tailerrak adin ezberdinentzat.
  • Sorkuntzarekin, itzulpengintzarekin eta edizioarekin lotutako hainbat tailer.
  • Irakasleei eta beste gizatalde batzuei informazioa eta prestakuntza ematea.
  • Askotariko gaiak dituzten aldi baterako interesguneak.