Zerbitzuak

Liburutegiko bilduma baliabide askotarikoen eta kalitatekoen aukeraketaren emaitza da, baita komunitatearen kultura eta hizkuntza aniztasunaren isla ere.

Etengabe aldatzen ari den pertsonen eta kolektiboen eskaerei erantzuten dien bilduma dinamikoa da. Liburutegiak eskaintzen dituen baliabideak euskarri fisikoan edo formatu digitalean aurki daitezke Euskadiko Liburutegi Sarearen zerbitzuaren bidez.

Premia bereziak dituzten erabiltzaileentzako zerbitzuak eta materialak ere jasotzen ditu: gutxiengo linguistikoak, ezintasun fisikoak, intelektualak edo irakurtzeko zailtasunak dituzten pertsonak. Era berean, autoprestakuntzarako baliabideen eskaintza zabala du.

Zerbitzuak

  • Langileen eta erakundeen erabiltzaile-txartela.
  • Mailegu pertsonala eta erakundeak.
    • Erreserbak.
    • Desideratak.
  • Euskadiko Liburutegien Sareko liburutegien arteko mailegua.
  • Bertako bilduma.
  • Liburutegi inklusiboa:
    • Irakurketa erraza.
    • Letra handiko liburuak.
    • Audioliburuak eLiburutegian.

Beste zerbitzu batzuk

  • Interneterako sarbidea, wifia.
  • Ordenagailuak.
  • Azterketa-eremua.
  • Mailegua tablet aretoan (16 urtetik gorakoak).
  • Ikusteko zailtasunak dituzten pertsonentzako irakurketa-lupa.
  • Begizta induktiboa, audifono-erabiltzaileentzako egokigailua.