Argazkigintza

Garatu zure proiektuak

Argazkigintzan eta edizioan aurretiazko ezagutzak dituzten pertsonei zuzendua. Tailer honek denbora faltagatik askotan airean geratzen diren proiektu horiek praktikara eraman nahi ditu: familiako argazki zaharren moldaketa, fotoalbumak sortzea edo fotobideoak garatzea beharrezko aholkularitzarekin.


Hastapen ikastaroa

Tailer honetan argazkigintza digitalaren bi zutabe nagusiak erakutsi nahi dira: kameraren erabilera eta argazkien edizioa. Hautapen-tresnak ikasten hasiko dira, gero moldaketak egiten ikasteko, eta, amaitzeko, doikuntza-tresnak eta geruzak erabiliko dira.


Argazkigintza mugikorrarekin

Beti telefono mugikor bat eramatearen abantailetako bat da edozein unetan argazkiak ateratzeko aukera ematen duela da. Ahalik eta etekin handiena ateratzen ikastea izango da ikasturte honetako helburu nagusietako bat. Kamera-aukerak doitzen irakatsiko da, eta, horrez gain, «Pro» modua eta argazkiak doako APPS desberdinekin lantzen ikasiko da.


Gaueko argazkigintza

Ikastaro honetan gaueko argazkigintza mota desberdinak lortzeko erabiltzen diren oinarri eta metodologietako batzuk erakutsi nahi dira. Ez da kamera handirik behar. Gaur egungo mugikorrekin ere argazki onak atera daitezke. Hala ere, tripode bat eta disparadore automatiko bat beharrezkoak dira.


Ikastaro aurreratua

Argazkigintzako eta edizioko oinarrizko ezagutzak behar dira. Ikastaro honetan sakonduko da kameraren erabileran, eskuzko modua nabarmenduz eta edizio-tresnetan. Tailer hau osatzeko estudioko saioak egingo dira eta fotobideoren bat muntatuko da.


Estudioko argazkigintza

Estudioko oinarrizko argiztapenak eta kontraargiak egiten ikasiko da, argi ikusgarriekin amaituz. Argiztapen-eskema asko dauden arren, ikastaroaren ardatza eskema sinpleak izango dira, baliabide askoren beharrik gabe eta neurri batean espazio pribatura eraman ahal izateko.


Nola egin argazki albumak

Tailer honek argazki album on bat sortzeko modua erakutsi nahi du. Horretarako, argazki-albumak sortzeko programa espezifikoak erabiltzen irakatsiko da. Gainera, fotobideoen munduari buruzko sarrera bat egingo da, argazkiekin eta musikarekin muntaketak eginez.