Egur Tailla

Hastapen ikastaroa

Egur taillarren oinarrizko ezagutzak landuko dira: zur motak, marrazkia zein diseinua eta taillatzeko tresnak. Arreta berezia eskainiko zaio piezak irudikatu, hustu, modelatu, kalatuak egin, ukituak eman, akabera eman eta beste hainbat teknikari.


Garatu zure proiektuak

Egur taillan esperientzia duten ikasleei zuzendutako tailerra. Norberak gustuko dituen proiektuak proposatu ahal izango ditu bertan eta horiek garatzeko urrats guztiak landuko ditu: plangintza, marrazketa eta diseinua, eskalak, akoplamenduak, finkatze iraunkor eta desmuntagarriak, arbastatzeko aukerak edo obraren akabera ezberdinak.


Tailer kreatiboa

Taller honetan birziklatutako materialei arreta berezia eskainiko zaie, hala nola egurrezko paleei eta kartoizko kaxei. Desmuntatu, garbitu, leundu, kolatu eta bizitza berri bat emango zaie, oso funtzionalak eta kostu baxukoak diren diseinuetan.