Pintura

Hastapen ikastaroa

Eskarmenturik izan ez, eta marrazketa-teknikak ikasi eta koloreen nahasketak menperatu nahi dituzten pertsonentzat, gerora koadro bat margotu ahal izateko. Marrazketarako materialak, material osagarriak eta itzalak egiteko metodoak landuko dira. Akrilikoaren teknikaren hastapen gisa, koadro baten kopia egingo da.


Garatu zure proiektuak

Marrazketari eta pinturari buruzko oinarrizko ezagutzak dituzten pertsonei zuzendua. Ikasle bakoitzak ikasturtean zehar nahi dituen proiektuak egin ahal izango ditu, marrazketakoak zein pinturakoak. Gainera, elkarrekin adostuta, kanpoan margotzeko irteerak edo lan esperimentalak ere egin ahal izango dira.


Ikastaro aurreratua

Hastapen tailerrean aritutako pertsonentzat, edo marrazketa eta pinturari buruzko oinarrizko ezagutzak badituztenentzat. Paper gaineko kolore-teknikak, materialak, efektuak eta babesetatik hasiz, olioarekin eta/edo akrilikoarekin lan egingo da. Ikastaroa amaitzeko, espatula eta teknika mistoak erabiliko dira.


Pastel eta klarionak

Tailer hau marrazketa artistikoan eta proportzioen enkajean ezagutzak dituzten pertsonentzat pentsatuta dago. Pastelaren teknika ikasteko tailer berezia da. Hautatutako ereduaren arabera kolorezko papera aukeratzen irakatsiko da, eta negatiboan lan egiten, kartulina beltzean argiak pintatuta.


Erretratoa

Tailer hau marrazketa maila altu eta laukiaren ahokadura ondo menperatzen duten pertsonentzat planteatzen da. Lehenik, giza buruaren kanonak erakutsiko dira, eta, ondoren, aurrez aurreko erretratuak, hiru laurden eta profila. Erretratua hiru dimentsiotan eta autoerretratua ere landuko dira. Ez da landuko mihise gaineko teknika piktorikoekin, ez olioarekin, ez akrilikoarekin.


Collage

Marrazketa artistikoari eta teknika mistoei buruzko ezagutzak dituzten pertsonentzako tailerra da. Konposizioak landuko dira, materialak eta pintura akrilikoa konbinatuta. Kopia dadaistak egiten hasiko dira, inspirazio-iturri gisa, gero konposizio propioak egiteko.


Sortu zure kamiseta

Marrazki eta pintura ezagutzak izatea gomendatzen da. Euskarria kamiseta izango duen tailer esperimentala. Lehenik eta behin, ereduekin eta teknika erraz batekin lan egingo da. Ondoren, lixibarekin, alkoholarekin eta gatzarekin esperimentatuko da tinteen gainean. Amaitzeko, argazki baten kopia egingo da, koadro tranpantojoaren efektua imitatuz.