Zaharberritzea

Hastapen ikastaroa

Ikastaro honetan altzarien zaharberritzean oinarrizko ezagutzak azalduko dira. Zaharberritze lanei loturiko hainbat teknika eta tapizeria ere landuko dira modu eta material tradizionalak nahiz gaur egungoak erabiliz. Altzariak dekoratzen ere irakatsiko da.


Garatu zure proiektuak

Zaharberritze, tapizeria eta dekorazioan aurretiko ezagutzak dituzten ikasleei bideratutako ikastaroa. Parte-hartzaile bakoitzak bere altzaria zaharberritu edo itxuraldatzeko diziplina ezberdinak erabili ahal izango ditu eta lan bakoitzarekin teknika eta material desberdinak ezagutu ahal izan ditu.


Marketeria

Marketeria teknika ezberdinak bereganatuko ditu ikasleak ikastaro honetan, motibo geometrikoak nahiz bestelakoak nola burutzen diren praktikatuz eta horretarako egokienak diren erreminta eta prozedurak ikasiz: egur xaflak nola eta zerekin moztu, gainazalean nola eta zein itsasgarrirekin itsatsi, akabera mota desberdinak…