Hastapen ikastaroa
Buztinaren lanketan esperientziarik ez duten pertsonentzat pentsatutako tailerra da. Oinarrizko teknikak erakutsiko dira lehen zeramika piezak sortzeko. Elementu hauen apainketarako erabiliko diren esmalteak prestatuko dira.
Zeramika teknikak
Zeramikan oinarrizko ezagutzak izatea gomendatzen da. Teknika ezberdinak landuko dira. Batetik, konstrukzio teknikak: bolak, txurroak, plakak eta moldeak. Bestetik, dekorazio teknikak: engobeak, esgrafiatua, hari-idorra, erreserbak, transferentziak, estanpazioa, nericomi… Koloreetako esmalteen teorian sakonduko da.
Garatu zure proiektuak
Zeramika teknikak menderatzea ezinbesteko baldintza izango da. Aldez aurretik zirriborro, proba eta abarrekin ondo definitutako eta landutako proposamenak, proiektuak eta ideiak garatzeko tailerra da, modu autonomoan, baina beharrezko aholkularitza eta zuzendaritzarekin gauzatzeko.
Murala
Murala bi dimentsiotako erliebe eskultoriko bezala ulertuta, patroiak, testurak eta koloreak landuko dira. Ariketa ezberdinak egingo dira zeramikaren kontzeptu piktorikoak lantzeko. Ikasturtean zehar mural bat osatuko da buztinezko plantxa batean koadro, argazki, marrazki edota diseinu pertsonal batetik abiatuta.
Irudien modelatzea. Zeramika-eskultura
Modelatzea buztina bezalako material malgu bat zati txikietan eranstean datza, hiru dimentsioko objektu baten irudikapen errealak lortu arte. Ikasleak objektuak erreproduzitzen hasiko dira, bolumenak libreki modelatzera heltzeraino.
Sortu zure baxera
Diseinu pertsonalak dituzten baxera kreatiboak sortuko dituzte ikasleek: platerak, kaikuak, katiluak,… Formak eta dekorazioa lantzen eta diseinatzen ikasiko dute. Horretarako jatorrizko piezak buztinean egingo dituzte eta bertatik abiatutako eskaiolazko moldeak egingo dituzte ondorengo ekoizpena gauzatzeko.
