Xenpelar Tailerrak

2022-2023 BEHIN-BEHINEKO ZERRENDAK

Uko egiteko epea irailaren 25a arte. Bi modu daude:

  • Presentzialki: eskaera orri hau betez. Uko egin beharreko ikastaroa zein den zehaztu beharko da. Lekuonako harreran jaso eta entregatu ahal izango da eskaera (astelehena-ostirala, 9:00-20:00 / larunbata, 9:00-14:30).

  • Online, matrikula egiteko erabilitako aplikazio berean egin daiteke. Ikastaro aukeren artean, BAZTERTU aukera sakatu eta bidali beharko duzu.

ZAHARBERRITZEA

Urteko ikastaroak

Hastapen ikastaroa

Ikastaro honetan altzarien zaharberritzean oinarrizko ezagutzak azalduko dira. Zaharberritze lanei loturiko hainbat teknika eta tapizeria ere landuko dira modu eta material tradizionalak nahiz gaur egungoak erabiliz. Altzariak dekoratzen ere irakatsiko da.

Al-201 Astelehena 15:00-18:00 | 3h
Al-202 Astelehena eta asteazkena 18:00-21:00 | 6h
Al-203 Asteartea eta osteguna 18:00-21:00 | 6h

Garatu zure proiektuak

Zaharberritze, tapizeria eta dekorazioan aurretiko ezagutzak dituzten ikasleei bideratutako ikastaroa. Parte-hartzaile bakoitzak bere altzaria zaharberritu edo itxuraldatzeko diziplina ezberdinak erabili eta lan bakoitzarekin teknika eta material desberdinak ezagutu ahal izan ditu.

Al-201 Astelehena 15:00-18:00 | 3h
Al-202 Astelehena eta asteazkena 18:00-21:00 | 6h
Al-203 Asteartea eta osteguna 18:00-21:00 | 6h

Lauhileko ikastaroak

1. lauhilekoa

Marketeria

Marketeria teknika ezberdinak bereganatuko ditu ikasleak ikastaro honetan, motibo geometrikoak nahiz bestelakoak nola burutzen diren praktikatuz eta horretarako egokienak diren erreminta eta prozedurak ikasiz: egur xaflak nola eta zerekin moztu, gainazalean nola eta zein itsasgarrirekin itsatsi, akabera mota desberdinak…

Al-204 Asteartea 15:00-18:00 | 3h

PATCHWORK

Urteko ikastaroak

Hastapen ikastaroa

Patchwork sormenezko joskintzako teknika bat da, erabiltzen ez diren oihal zatiak edo horretarako bereziki diseinatutako oihalak elkartzean datzana. Lehen kontaktua egiteko, jostotzara bat egingo da, bloke txiki eta sinpleen sekuentzia bat eginez. Ondoren, ikasleak bere lehen ohe-estalkia sortuko du, teknika desberdinetan dituen ezagutzak sendotzeko eta teknika berriak ikasten jarraitzeko.

Pa-401 Astelehena eta asteazkena 16:00-18:30 | 5h
Pa-402 Astelehena eta asteazkena 18:30-21:00 | 5h
Pa-403 Asteartea 16:00-18:30 | 2,5h
Pa-404 Asteartea 18:30-21:00 | 2,5h

Ikastaro aurreratua

Patchworkean oinarrizko ezagutzak dituzten pertsonei zuzendua. Ikastaro honetan teknika aurreratu eta ezberdinak landuko dira. Horretarako patchworkeko beirateak egingo dira, teknika errazak erabiliz, oihal eta kolore desberdinak eta zeharka moztutako oihalen bidez akabera erakargarria duten lanak burutuko dira.

Pa-401 Astelehena eta asteazkena 16:00-18:30 | 5h
Pa-402 Astelehena eta asteazkena18:30-21:00 | 5h
Pa-403 Asteartea 16:00-18:30 | 2,5h
Pa-404 Asteartea 18:30-21:00 | 2,5h

Ehunezko dekorazioa

Tailer honen helburua, material eta teknika ezberdinen bidez, patchwork mundua erabilera pertsonalerako objektu apaingarriekin lotzea da. Tailerraren amaieran, parte-hartzaileak beren lanpara diseinatu, hasieratik bukaerara josi eta muntatzeko gai izango dira.

Pa-405 Osteguna 16:00-18:30 | 2,5h

ARGAZKIGINTZA

Urteko ikastaroak

Garatu zure proiektuak

Argazkigintzan eta edizioan aurretiazko ezagutzak dituzten pertsonei zuzendua. Tailer honek denbora faltagatik askotan airean geratzen diren proiektu horiek praktikara eraman nahi ditu: familiako argazki zaharren moldaketa, fotoalbumak sortzea edo fotobideoak garatzea beharrezko aholkularitzarekin.

Ar-501 Ostirala 15:30-19:30 | 4h

Lauhileko ikastaroak

1. lauhilekoa

Hastapen ikastaroa

Tailer honetan argazkigintza digitalaren bi zutabe nagusiak erakutsi nahi dira: kameraren erabilera eta argazkien edizioa. Hautapen-tresnak ikasten hasiko dira, gero moldaketak egiten ikasteko, eta, amaitzeko, doikuntza-tresnak eta geruzak erabiliko dira.

Ar-502 Astelehena eta asteazkena 15:30-17:30 | 4h
Ar-503 Asteartea eta osteguna 18:00-21:00 | 6h

Argazkigintza mugikorrarekin

Beti telefono mugikor bat eramatearen abantailetako bat da edozein unetan argazkiak ateratzeko aukera ematen duela. Ahalik eta etekin handiena ateratzen ikastea izango da ikasturte honetako helburu nagusietako bat. Kamera-aukerak doitzen irakatsiko da, eta, horrez gain, «Pro» modua eta argazkiak doako APPS desberdinekin lantzen ikasiko da.

Ar-504 Astelehena 17:30-19:30 | 2h

Gaueko argazkigintza

Ikastaro honetan gaueko argazkigintza mota desberdinak lortzeko erabiltzen diren oinarri eta metodologietako batzuk erakutsi nahi dira. Ez da kamera handirik behar. Gaur egungo mugikorrekin ere argazki onak atera daitezke. Hala ere, tripode bat eta disparadore automatiko bat beharrezkoak dira.

Ar-505 Asteazkena 17:30-19:30 | 2h

2. lauhilekoa

Ikastaro aurreratua

Argazkigintzan eta edizioan oinarrizko ezagutzak behar dira. Ikastaro honetan sakonduko da kameraren erabileran, eskuzko modua nabarmenduz eta edizio-tresnetan. Tailer hau osatzeko estudioko saioak egingo dira eta fotobideoren bat muntatuko da.

Ar-506 Astelehena eta asteazkena 15:30-17:30 | 4h
Ar-507 Asteartea eta osteguna 18:00-21:00 | 6h

Estudioko argazkigintza

Estudioko oinarrizko argiztapenak eta kontraargiak egiten ikasiko da, argi ikusgarriekin amaituz. Argiztapen-eskema asko dauden arren, ikastaroaren ardatza eskema sinpleak izango dira, baliabide askoren beharrik gabe eta neurri batean espazio pribatura eraman ahal izateko.

Ar-508 Astelehena 17:30-19:30 | 2h

Nola egin argazki albumak

Tailer honek argazki album on bat sortzeko modua erakutsi nahi du. Horretarako, argazki-albumak sortzeko programa espezifikoak erabiltzen irakatsiko da. Gainera, fotobideoen munduari buruzko sarrera bat egingo da, argazkiekin eta musikarekin muntaketak eginez.

Ar-509 Asteazkena 17:30-19:30 | 2h

EGUR TAILLA

Urteko ikastaroak

Hastapen ikastaroa

Egur taillaren oinarrizko ezagutzak landuko dira: zur motak, marrazkia zein diseinua eta taillatzeko tresnak. Arreta berezia eskainiko zaio piezak irudikatu, hustu, modelatu, kalatuak egin, ukituak eman, akabera eman eta beste hainbat teknikari.

E-101 Astelehena eta asteazkena 15:30-18:00 | 5h
E-102 Astelehena eta asteazkena 18:00-20:30 | 5h
E-103 Asteartea eta osteguna 15:30-18:00 | 5h
E-104 Asteartea eta osteguna 18:00-20:30 | 5h

Garatu zure proiektuak

Egur taillan esperientzia duten ikasleei zuzendutako tailerra. Norberak gustoko dituen proiektuak proposatu ahal izango ditu bertan eta horiek garatzeko urrats guztiak landuko ditu: plangintza, marrazketa eta diseinua, eskalak, akoplamenduak, finkatze iraunkor eta desmuntagarriak, arbastatzeko aukerak edo obraren akabera ezberdinak.

E-101 Astelehena eta asteazkena 15:30-18:00 | 5h
E-102 Astelehena eta asteazkena 18:00-20:30 | 5h
E-103 Asteartea eta osteguna 15:30-18:00 | 5h
E-104 Asteartea eta osteguna 18:00-20:30 | 5h

Tailer kreatiboa

Tailer honetan birziklatutako materialei arreta berezia eskainiko zaie, hala nola egurrezko paleei eta kartoizko kaxei. Desmuntatu, garbitu, leundu, kolatu eta bizitza berri bat emango zaie, oso funtzionalak eta kostu baxukoak diren diseinuetan.

E-105 Ostirala 15:30-19:30 | 4h

ZERAMIKA

Urteko ikastaroa

Hastapen ikastaroa

Buztinaren lanketan esperientziarik ez duten pertsonentzat pentsatutako tailerra da. Oinarrizko teknikak erakutsiko dira lehen zeramika piezak sortzeko. Elementu hauen apainketarako erabiliko diren esmalteak prestatuko dira.

Z-601 Astelehena eta asteazkena 17:00-19:00 | 4h
Z-602 Asteartea eta osteguna 19:00-21:00 | 4h

Zeramika teknikak

Zeramikan oinarrizko ezagutzak izatea gomendatzen da. Teknika ezberdinak landuko dira. Batetik, konstrukzio teknikak: bolak, txurroak, plakak eta moldeak. Bestetik, dekorazio teknikak: engobeak, esgrafiatua, hari-idorra, erreserbak, transferentziak, estanpazioa, nericomi… Koloreetako esmalteen teorian sakonduko da.

Z-601 Astelehena eta asteazkena 17:00-19:00 | 4h
Z-602 Asteartea eta osteguna 19:00-21:00 | 4h

Sortu zure baxera

Diseinu pertsonalak dituzten baxera kreatiboak sortuko dituzte ikasleek: platerak, kaikuak, katiluak, … Formak eta dekorazioa lantzen eta diseinatzen ikasiko dute. Horretarako jatorrizko piezak buztinean egingo dituzte eta bertatik abiatutako eskaiolazko moldeak egingo dituzte ondorengo ekoizpena gauzatzeko.

Z-603 Asteartea 17:00-19:00| 2h

Murala

Murala bi dimentsiotako erliebe eskultoriko bezala ulertuta, patroiak, testurak eta koloreak landuko dira. Ariketa ezberdinak egingo dira zeramikaren kontzeptu piktorikoak lantzeko. Ikasturtean zehar mural bat osatuko da buztinezko plantxa batean koadro, argazki, marrazki edota diseinu pertsonal batetik abiatuta.

Z-604 Astelehena 19:00-21:00| 2h

Irudiak modelatzea

Modelatzea buztina bezalako material malgu bat zati txikietan eranstean datza, hiru dimentsioko objektu baten irudikapen errealak lortu arte. Ikasleak objektuak erreproduzitzen hasiko dira, bolumenak libreki modelatzera heltzeraino.

Z-605 Asteazkena 19:00-21:00| 2h

Garatu zure proiektuak

Zeramika teknikak ezagutzea beharrezkoa izango da. Norbere zeramika proposamenak garatzeko tailerra da, proiektu pertsonalak egitera bideratua, teknika zehatzik gabe, baina horiek garatu ahal izateko beharrezko aholku eta laguntzarekin.

Z-606 Osteguna 17:00-19:00| 2h

PINTURA

Urteko ikastaroak

Hastapen ikastaroa

Eskarmenturik izan ez, eta marrazketa-teknikak ikasi eta koloreen nahasketak menperatu nahi dituzten pertsonentzat, gerora koadro bat margotu ahal izateko. Marrazketarako materialak, material osagarriak eta itzalak egiteko metodoak landuko dira. Akrilikoaren teknikaren hastapen gisa, koadro baten kopia egingo da.

P-301 Astelehena 18:00-21:00 | 3h

Ikastaro aurreratua

Hastapen tailerrean aritutako pertsonentzat, edo marrazketa eta pinturari buruzko oinarrizko ezagutzak badituztenentzat. Paper gaineko kolore-teknikak, materialak, efektuak eta babesetatik hasiz, olioarekin eta/edo akrilikoarekin lan egingo da. Ikastaroa amaitzeko, espatula eta teknika mistoak erabiliko dira.

P-302 Asteartea 18:00-21:00 | 3h

Garatu zure proiektuak

Marrazketari eta pinturari buruzko oinarrizko ezagutzak dituzten pertsonei zuzendua. Ikasle bakoitzak ikasturtean zehar nahi dituen proiektuak egin ahal izango ditu, marrazketakoak zein pinturakoak. Gainera, elkarrekin adostuta, kanpoan margotzeko irteerak edo lan esperimentalak ere egin ahal izango dira.

P-303 Asteartea 15:00-18:00 | 3h
P-304 Osteguna 16:00-19:00 | 3h

Lauhileko ikastaroak

1. lauhilekoa

Pastel eta klarionak

Tailer hau marrazketa artistikoan eta proportzioen enkajean ezagutzak dituzten pertsonentzat pentsatuta dago. Pastelaren teknika ikasteko tailer berezia da. Hautatutako ereduaren arabera kolorezko papera aukeratzen irakatsiko da, eta negatiboan lan egiten, kartulina beltzean argiak pintatuta.

P305 Asteazkena 15:00-18:00 | 3h

Erretratuak

Tailer hau marrazketa maila altu eta laukiaren ahokadura ondo menperatzen duten pertsonentzat planteatzen da. Lehenik, giza buruaren kanonak erakutsiko dira, eta, ondoren, aurrez aurreko erretratuak, hiru laurden eta profila. Erretratua hiru dimentsiotan eta autoerretratua ere landuko dira. Ez da landuko mihise gaineko teknika piktorikoekin, ez olioarekin, ez akrilikoarekin.

P-306 Asteazkena 18:00-21:00 | 3h

2. lauhilekoa

Collage

Marrazketa artistikoari eta teknika mistoei buruzko ezagutzak dituzten pertsonentzako tailerra da. Konposizioak landuko dira, materialak eta pintura akrilikoa konbinatuta. Kopia dadaistak egiten hasiko dira, inspirazio-iturri gisa, gero konposizio propioak egiteko.

P-307 Asteazkena 15:00-18:00 | 3h

Sortu zure kamiseta

Marrazki eta pintura ezagutzak izatea gomendatzen da. Euskarria kamiseta izango duen tailer esperimentala. Lehenik eta behin, ereduekin eta teknika erraz batekin lan egingo da. Ondoren, lixibarekin, alkoholarekin eta gatzarekin esperimentatuko da tinteen gainean. Amaitzeko, argazki baten kopia egingo da, koadro tranpantojoaren efektua imitatuz.

P-308 Asteazkena 18:00-21:00 | 3h

IZEN-EMATEA

 

Online

2022ko irailaren 5etik 16ra.

kultura.errenteria.eus/xenpelar-tailerrak

*(Irailaren 5ean 10:00etan aktibatuko da eta 16an 22:00etan eten egingo da.)

Presetziala

2022ko irailaren 12tik 15era. IRAILAREN 16an ere egin ahal izango da, aurretiko hitzordurik gabe.

ZU! Zure Udala (Herriko plaza z/g)

*Aurretiko hitzordua irailaren 7etik 15era: 943 449600 / 010

Informazioa

943 449635

 

OHARRAK

 

    • Ikastaro berdinean ordu edo egun ezberdinetarako 2 izen-emate egin daitezke gehienez, baina bakarra esleituko da.

    • Tailer/Diziplina berdinean ikastaro ezberdinetan izena eman ahal izango da.

    • Ikastaro batean baino gehiagotan matrikulatzeak ez du bonifikaziorik. Dagokion tasa ordaindu beharko da.

    • Plazen esleipena zozketa bidez egingo da eskaera kopurua plaza kopurua baino handiagoa den ikastaroetan. Izen-emateak, beraz, ez du plaza bermatzen. Eskaera bakoitzari ID zenbaki bat (kodea) esleituko zaio zozketan parte hartzeko.

    • Zozketen behin-behineko emaitzak irailaren 21an jakinaraziko dira posta elektronikoz, web-orrian eta, presentzialki, Lekuona Fabrikan egokituko diren euskarrietan.

    • Esleitutako ikastaroetan uko egiteko epea irailaren 25a arte izango da. Epe hau gaindituta, lehen helbideraketa egingo da eta ezingo zaio eslekitutako ikastaroari uko egin. Ikastaro bati uko egiteko web-orrian eta presentzialki Lekuona Fabrikan egin ahal izango da.

    • Irailaren 29an behin betiko zerrendak argitaratuko dira.

    • Ikastaroak bertan behera gelditu ahalko dira gutxieneko 4 izen-emateetara iristen ez badira.

 

TASAK

 

Cursos anuales

6 h/astea 199,41€

5 h/astea 193,79€

4 h/astea 155,03€

3 h/astea 149,41€

2,5 h/astea 142,15€

2 h/astea 134,89€

Cursos cuatrimestrales

6 h/astea 99,70€

5 h/astea 96,89€

4 h/astea 77,51€

3 h/astea 59,79€

2 h/astea 52,81€

 

    • Matrikula tasa gaitasun ekonomikoaren arabera egokituko da. Horretarako eskaera irailaren 19a arte eredu normalizatuan eta dagokion dokumentazioa atxikitua egin beharko da ondorengo modu hauetan:

      • Ziurtagiri digitalarekin (BakQ, …): eskaera eredu normalizatua eta dagokion dokumentazioa aurkeztuz udalaren erregistro elektronikoaren bidez, hemen sakatuz.
      • Presentzialki Udaleko Zu! zerbitzuan: Udaleko ZU! Zerbitzuan zuzenean eskaera eta dagokion dokumentazioa aurkeztuz, aldez aurreko hitzordurik eskatu gabe (astelehen 07:30-14:00; astearte eta ostegunetan 07:30-19:00 eta asteazken eta ostiraletan 07:30-15:00).
    • Banku-helbideraketa bidez ordainduko da. Lehen kobraketak urrian izango dira. Urteko ikastaroetan matrikula itzultzea eskatu ahal izango da 2022eko abenduaren 1a arte idatziz, kasu horretan ez da ordaindu beharko bigarren epeko kuota. Hala ere, lehenengo kuotari dagokion tasa ez da inondik inora itzuliko. Data horretatik aurrera matrikula baliogabetzea ezinezkoa izango da eta kuota osoa ordaindu beharko da.

    • Materiala eta lanabes pertsonalak ez daude ordaindutako zenbatekoan.

 

EGUTEGIA

 

Behin behineko zerrenden argitalpena: Irailak 21

Uko egiteko epea: Irailak 25

Behin betiko zerrenden argitalpena: Irailak 29

Ikasturte hasiera: Urriak 3

2. lauhilekoaren hasiera: 2023ko otsailak 20

Ikasturte amaiera: 2023ko ekainak 23

2022-2023 IKASTURTEKO ESKUORRIA
2022-2023 IKASTURTEKO EGUTEGIA