azken berriak
Herri Arte Eskolak bere aletxoa jarriko du Atlantikaldian laugarren urtez, eta jada ekin die jaialdiari lotutako prestaketa lanei; izan ere, aurten, Asturiasko artistekin egingo du elkartrukea, eta, horren harira, bertako kide batzuk Errenterian izan dira martxoaren 14tik 16ra burutu den egonaldian. Bertan, ekitaldi nagusiarekin lotuta Herri Arte Eskolako irakasle zein ikasleekin hainbat entsegu egiteaz gain,…
Gaur, martxoaren 21a, poesiaren munduko eguna da. Horrekin lotuta, Errenteriako Udalak poesia lehiaketa bat jarri du martxan lehen aldiz; izan ere, ekainean, antologia bat argitaratuko da (fisikoki zein digitalki) 23-24 ikasturtean Sihara Nuño poetaren tailerrean sortutako poesia lanekin, eta argitalpen horren parte izatea izango da ekimen berri honen sari nagusia. Bi modalitate izango ditu lehiaketak,…
Apirilaren 28an ospatuko da 2024ko San Marko eguna, eta artisauek beren postuak jartzeko eskaera egin dezakete jada. Horretarako, eskaera eredua bete eta aurkeztu beharko dute Udaleko ZU! Zure Udala arreta zerbitzuan edo telematikoki Udal webguenan. Apirilaren 7a izango da tramitazio hau egiteko azken eguna. Argibide gehiago nahi dituen orok, Kultura Sailarekin jarri daiteke harremanetan 943…