azken berriak
Andaluziako Aljarafe Kultur Etxeak Errenteriako Apirileko Feriaren XIV. edizioa antolatu du aurten. Horretarako hilaren 19tik 21era feria-etxola kokatuko dute Zumardian. Honako hau da egitaraua: Ostirala 19 19:00 XIV. Apirileko Feriaren inaugurazioa. Gure Alkatearen, Kultura Zinegotziaren eta Aljaraferen Lehendakariaren agurra. 19:40 Ospakizun ardoa Agintaritza eta gonbidatuentzat 20:15 Sevillanak dantzatuko dira 23:30 SON DE ASES flamenko taldea…
Gerturatzen ari dira 2024ko Madalenak, eta Jai Batzordea lanean ari da jada jaietako egitarauari forma ematen. Horri lotuta, uztailaren 24an, Gernika plazan izango den Gazte Guneko egitaraua gazteek aukeratuko dute aurten ere, baina oraingoan, modu berezian egingo dute: Instagram sare sozialaren bitartez botoak jasotzeko prozesu bat jarriko da martxan, eta gazteek bertan bozkatu beharko dituzte…
Errenteriako Udalak XXXVIII. Kartel Lehiaketa deitu du, Madalenak 2024 jaietako irudia izango dena aukeratzeko. Iaz bezala, aurten ere bi kategoria ezberdin izango dira lehiaketan: orokorra eta haurrena. Kategoria orokorreko kartel irabazlea Madalenak 2024ko kartel iragarlea izango da eta 1050 euro jasoko ditu sari gisa. Haurren kategoriako lan irabazlea, aldiz, Madalenetako haurren programazioko irudia izango da…