Ordubeteko 6 saio, haurrek eta helduek giro lasai batean irakurtzen gozatzeko. Haur literaturan aditua den dinamizatzaile baten eskutik, helduak ozen irakurtzen du eta umearekin batera aukeratzen dituzten ipuinak irakurtzen ditu. Saioa abesti eta hitz-joko dibertigarriekin aberastuko da.
Titulu guztiak kalitatearen arabera aukeratu dira eta liburutegian eskuragarri daude maileguan hartzeko. Guraso/hezitzaileek euskaraz jakin behar du.
Aforoa mugatua.
Euskaraz. 3-5 urte.
Dinamizatzailea: Lur Korta ( Galtzagorri elkartea)
Asteak behin, 17:15-18:15
A taldea:
Urriak 26
Azaroak 2, 9, 16, 21 eta 23
Abenduak 5 eta 12
B taldea:
Urtarrilak 23 eta 30
Otsailak 6, 13, 20 eta 27
C taldea:
Apirilak 15, 22 eta 29
Maiatzak 6, 13 eta 20
Lekuona Fabrikan.
Izen-ematea: Lekuona Fabrikan, 943 449 635 telefonoan edo biblioteka.lekuona@errenteria.eus helbidean.