2006 eta 2009 urteen artean jaiotako gazteei zuzendutako ikusle tailerra da Butakat, euren ikusle bizitzari gehiago eskatzen dioten gazteei zuzendutakoa.
2023-24 ikasturtean, urritik ekainera, hilean behin elkartuko dira parte-hartzaileak diziplina anitzetako artistekin esperientzia berezia partekatzera: Kukai Dantza, Dejabu, Formol
Labotaegia edo Horman Poster izango dira saioetako gidariak, besteak beste.
Tailerrak Lekuona Fabrikan izango dira eta izen-ematea doakoa da.
-
Urriak 24: Zergatik sortu?
-
Azaroak 21: Sorkuntzaren nondik norakoak
-
Abenduak 12: Dantza barrutik
-
Urtarrilak 16: Musika sorkuntza eszenan
-
Urtarrilak 30: Akelarre
-
Otsailak 27: La Tarara, irakurketa dramatizatua
-
Martxoak 19: Tradizioa eta garaikidetasuna dantzan
-
Apirilak 23: Beldur eszenikoa gainditzeko tresnak
-
Maiatzak 14: Antzerkia Errenterian
-
Ekaina: Eztena Jaialdia
BONUS TRACK, 2024ko urritik abendura sorkuntza prozesu batean parte hartzeko aukera.
Informazio guztia kultura.errenteria.eus web gunean
Oharra
* Gonbidapena hartu ondoren ezin bada parte hartu, lehen bait lehen abisatu behar da helbide elektroniko honetara herritarplaza@errenteria.eus edo 600578787 whatsapparen bitartez.
* Gonbidapenak agortuta badaude eta itxaron zerrendan izena eman nahi baduzu herritarplaza@errenteria.eus helbidera idatzi . Bertara ekintzaren izena, parte hartzailearen izena eta konektatzeko telefono zenbakia bidali ezazu, itxaron zerrendan apuntatzeko dela informatuz.