San Tomas eguneko artisau eta elikagai postuak jartzeko eskaera epea zabalik

San Tomas egunaren antolaketa dela eta, Udalak interesdunei jakinarazten die artisau eta elikagai postuak jartzeko eskaera egiteko epea gaur urriaren 16an irekiko dela eta azaroaren 13an amaituko dela.

Eskaerak udaletxeko ZU! Zure Udala arreta zerbitzuan aurkeztu beharko dira eta horretarako, interesdunek dagokion eskaera eredua bete beharko dute. Ereduak ZU! zerbitzuan bertan edo errenteria.eus webgunean eskura daitezke. Era berean, nahiago duenak tramitazio osoa Udaleko webgunearen bitartez ere egin dezake.