Lekuona Fabrika zabalik izango da ikasleentzat asteburuetan, maiatzaren 11tik ekainaren 30era

Ikasleek Lekuona Fabrikan ikasteko aukera izango dute asteburuetan, maiatzaren 11tik, ekainaren 30a bitartean. Ikasgela gisa soilik erabili ahal izango da espazioa, ez da beste inolako zerbitzurik eskainiko (liburu mailegua, ordenagailuen erabilera…), eta beraz, 2. solairua bakarrik egongo da erabilgarri.

Zerbitzu hau eskaintzeak Lekuona Fabrikaren ohiko ordutegia zabaltzea suposatzen du, eta, hala, larunbatetan 13:30etik 20:00ak arte egongo da irekita. Igandeetan, berriz, 9:00etatik 14:00etara.