Ostiralean izango da Madalenetako Haurren Jai Batzordearen lehen bilkura

Oarsoirriak taldearen eta Udalaren ekimenez, aurten ere,  Madalenetan haurrei zuzendutako ekintzak eurekin batera erabakiko dira “elkarrekin pentsatu, landu eta gozatzeko festak izan daitezen”.

Horretarako lehenengo hitzordua, maiatzaren 3an izango da: Haurren Jai Batzordearen bilkura. Bertan, haurren egitarauaren ekintzen proposamenen bilketa egingo dute eta Txupinazo Txikiko pegatinak sortzeko aukera ere izango dute bertatratzen direnek. Lekuona Fabrikako 1go solairuan kokatzen den Plaza Berdean izango da, 17:30ean.

Bestetik, Txupinazo Txikiko pregoiaren prestaketa uztailaren 3an eta 17an egingo dute. Saio biak 17:00etan izango dira Lekuona Fabrikan.

Edozein zalantza edukiz gero, oarsoirriak@gmail.com helbidera idatz dezakete interesdunek.