‘Koadro bat testu anitz’ proiektuaren 19. edizioa Merkatuzarren ikusgai

Urteko garai honetan ohitura den bezala, Koldo Mitxelena ikastetxeko hezkuntza komunitateak bere proiektu garrantzitsuenetako bat aurkeztu zuen ostiralean: ‘Koadro bat, testu anitz’. Ikas-komunitate osoak hartzen du parte bertan (ikasleek, langileek, familiek…), eta obra bat oinarritzat hartuta, haren inguruko testuak, eskulanak eta artelanak sortzen dituzte.

Gainera, aurten, berezitasun bezala, Udalak proposatu dio obra zehatz bat eskolari: 50 urte bete dituen Valeriano Leceta Gabarainen ‘Alegoria’ murala, pleno aretoan dagoena, hain zuzen.

19. edizioa da aurtengoa, eta eskolatik herrira salto eginda, lanak Merkatuzarreko Jose Luis Caso Aretoan egongo dira ikusgai maiatzaren 18ra arte, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara.