Ezagutzen dira jada Errenteriako Udaleko lehen poesia lehiaketaren lan irabazleak

Poesiaren munduko egunaren harira, Errenteriako Udalak poesia lehiaketa bat jarri zuen martxan lehen aldiz, eta gaur eman dira ezagutzera lan irabazleak.

Guztira 49 poema aurkeztu dira, 13 euskaraz eta 34 gaztelaniaz, eta anitza izan da parte-hartzaileen jatorria; izan ere, Errenteriako zein estatuko artistez gain, atzerritik ere iritsi dira lanak, besteak beste, Kubatik.

Epaimahaiari dagokionez, hurrengo 4 emakume hauek osatu dute: Eider Adeletx, Sihara Nuño, Ane Paredes eta Oihana Aristondo.

Jarraian, modalitate bakoitzean aukeratu diren poemak:

  • Euskarazkoak:
    • Lehenengo saria: Iñigo Legorburu Arregiren ‘Iraganeko bide hutsak’.
    • Bigarren saria: Erika Alonso Edesoren ‘Maitalea’.
    • Aipamen berezia: Haizea Muñoa Urdanpilletaren ‘Hariak’.
  •  Gaztelaniazkoak:
    • Lehenengo saria: Pablo Llanos Urracaren ‘¿Sueñan los poetas con endecasílabos eléctricos?’.
    • Bigarren saria: Xoán Alonsoren ‘Gaza’.
    • Aipamen berezia: Lander Bergés Sanchezen ‘La escala de grises’.

Lan irabazleak ekainean argitaratuko dira ‘Lekuona Fabrika Poesia Antologia’ liburuan.