Madalenetako Kartel Lehiaketaren erakusketa Xenpelar Etxean

Gaur, maiatzak 20, zabalduko da Xenpelar Etxean Madalenetako XXXVIII. Kartel Lehiaketan Kartel Lehiaketaren kategoria orokorreko eta haurren kategoriako aurrez hautatutako lanak erakutsiko dituen erakusketa.

Madalenak 2024ko kartel iragarlea eta haurren kategoriako irabazlea hautatzeko epaimahai kalifikatzailea maiatzaren 29an bilduko da.

Lan hauen artean ere Herri Saria jasoko duen lana aukeratuko da, herritarrek erakusketaren lekuan bertan bozka emateko aukera izango baitute maiatzaren 28a arte.

Bi sarien berri maiatzaren 29an bertan emango da.

Erakusketa ekainaren 1a arte egongo da ikusgai, astelehenetik larunbatera 17:00etatik 20:00etara.